Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
 
  • 15
    ABU
    2015
    GURUTZETAKO AMA BIRJINAREN EGUNA

    Datorren astean, abuztuaren 15ean (larunbatarekin), Gurutzetako Ama Birjinaren eguna ospatuko dugu. Denak ongietorriak izango zarete

  • 2
    ABU
    2015

    Pilarrenean, abuztuaren 2an (igandea), 19:30ean izango da bikote kubatar honen kontzertua. Herrira duela 2 urte etorri ziren "2D"ak izenarekin. Animatu eta parte-hartu! Doan

  • 30
    UZT
    2015
    SANINAZIOK 2015

    Datorren astearen ostegunean hasiera emango diegu Saninazio jaiei . PROGRAMA IKUSTEKO berri honen IZENBURUAN SAKATU

    Bertso afarirako tiketak IZPARren salgai daude, 16 euroren truke. Erosteko azkeneko eguna:  uztailaren 27an, astelehena.

  • 10
    UZT
    2015
    0

    Hurrengo ostiralean, uztailak 10, 19:00etan bilera egingo dugu Udaletxeko Areto Nagusian, aurtengo San Inazio Jaiak antolatzeko. Ideiak eta proposamenak hitz egiteko eta adosteko gunea izan nahi du. Animatu eta parte hartu!

  • 9
    UZT
    2015
    0

    Uztailaren 9an, osteguna,19:00etan, Frontoi Zaharrean Sayar Blues taldeak kontzertua eskainiko du herrian.

    DIARIO VASCO-KO agendan: http://agenda.diariovasco.com/evento/concierto-starblues-481206.html#

  • 4
    UZT
    2015

    Federazioak antolatu duen txapelketa hau Izalen ere jokatuko da. Goizeko 10:30etik aurrera. Izalgo talde bat edo bik parte hartuko dute. Etorri eta gure neskak animatu

  • 26
    EKA
    2015

    Aste honetan, ikasgela martxan jarri da Pilarreneako ganbaran. Ordutegia, astelehenetik igandera 8etatik 22etara izango da. Zerbitzua erabili ahal izateko, liburutegitik pasa ohiko ordutegian (10:30 - 12:30 eta 16:30 - 20:00) txartel berria eskuratzera edo lehendik duzun txartelari zerbitzu hau aktibatzera. Txartel berria eskuratzeak 5 euroko kostua du.

  • 25
    EKA
    2015

    Gaur osteguna, arratsaldeko 7tan, Udaletxean, Plenoko Batzarra ospatuko da. Besteen artean, udal barruko batzordeak osatuko dira, baita herritarrek batzorde informatiboetan parte hartzeko prozedurak zehaztu ere.

     

  • 23
    EKA
    2015
    Solstizio Gaua

    Herriko gazteek antolatuta (Gaztetxekoak, Izalgo Gaztek taldekoak, Axari Dantza Elkartekoak eta beste hainbat gazte soltek), suaren inguruan solstizioaren esanahia, euskal kulturako ohiturak eta festa honen sinbologia zibikoa, tradiziona eta euskalduna trasmitituko digute. Besteak beste, narrazioa, dantzak, sorginak, konjuroak, ... Sorpresaz betetako gaua izango da, benetan xarmangarria. Gazteek herriko eragileekin batera elkarlana bultzatu dute eta herritar asko izango dira aktore gau berezi honetan (txalapartariak, adarrajolea, txistulariak, kantu-taldekoak, Silvia Iriondo bera, Iñaki T. Barrera perkusionista...). Koordinazio lanetan lagundu dute Idiazabalgo Udalak eta Gure Esku Dagok.

    Ongi etorriak izango zarete guztiak, gaueko 22:45ean, herriko plazan. Adineko jendearentzako eserluak egongo dira.

<< 2024, martxoa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /