Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Udala
  • 29
    MAI
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    2015eko SAN ADRIAN eguneko (eta aurreko egunetako) egitaraua

    Maiatzak 31n, San Adrian erromeria ospatuko dugu izaldarrok. Egun horren zentzua sakona da eta informazio gehiago eskuratu nahi duenak berri honen izenburuan sakatuta topatu dezake.

    Aurten ekintza ezberdinak antolatu ditugu (2015eko EGITARAUA)


    Ostiralean, maiatzaren 29an: Oskarbi taldearen kontzertua, 20:00etan, Guraso Elkartea Aretoan (doan gonbidapenarekin. Epea irekita, plazak agortu arte (100 lagun). Gonbidapenak liburutegian, ohiko ordutegian). Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=z5r4hYg-NuA

    Larunbatean, maiatzaren 30ean: Axari Dantza Taldearen emanaldia, 17:00etan, herriko plazan (eguraldi txarrarekin Pilotalekuan)

    • Igandean, maiatzaren 31n: Autobusaren irteera goizeko 7tan izango da Mujika jatetxearen aurrean. Derrigorrezko aldez aurretiko izen-emateak: 662427403 edo kultura@idiazabal.eus. Izena emateko azken eguna: osteguna, maiatzaren 28a

    • Eguerdian: Txistulariek San Adriandik bueltan datozenei harrera egingo diete herri sarreran.

    • 14:30etan: Bazkaria Pilarrenean (erromerian parte hartzen duten guztientzako doan izango da). Prezioa: 6€. Tiketak liburutegian salgai, ohiko ordutegian.

    • 17:00etan: Gazteen txapelketako esku pilotako finalak (Pilotalekuan)

    -

    SAN ADRIAN EGUNA 2015


    Erromeri hau aspaldidanik ospatzen da. Izaldarrok Patzorneriako lurretara gure ganaduarekin iritsi ahal izateko Segura eta Zegamako herrietatik derrigorrez pasa behar genuen. Horren oroimenez izaldarrok erromeria egiten jarraitzen dugu, urtero, Trinitate egunean (hau da, Corpus Christi ostegunetik aurreko igandean). Data hau urtetik urtera aldatzen da, Aste Santua ospatzen den datarekin lotuta baitago. 70. hamarkadara arte gazteek eta emakumeek erromerian partehartzea debekatua izan zuten.
    Garai batean ibilbide guztia oinez egiten zen, baina gaur egun goizeko 07:00etan elkartu eta autobusez Idiazabaldik Otzaurtera joaten gara, bertan jaitsi eta oinez San Adrian baseliza dagoen koba-pasabideraino iritsiz.

    Meza entzun ondoren (parte hartzea guztiz librea da eta norberaren baitan gelditzen da) salda eta ardoa banatzen da eta jarraian Zegama herrira elorri zuriz apainduriko autoetan/autobusean jaisten ohi gara. Herriaren sarreran dagoen Santa Krutz baselizan Zegamako alkateak ongi etorria emango digu, aginte makila Idiazabalgo alkatearekin elkar trukatuz. Makil trukaketaren esanahia hauxe da: idiazabaldarrok herria zeharkatzen ari garen bitartean, Zegamako Alkate Jaun/Andereak Idiazabalgo Alkate Jaun/Andereari agintzeko poterea ematen diola, sinbolikoki jakina. Taldekideok herriko kaleak txistularien laguntzarekin zeharkatzen ditugu, eta behin plazara iristen garenean emakume batek Idiazabalgo alkateari arrosa erramu bat eskaintzen dio. Herri irteeran, berriz ere agintariek aginte makila elkar trukatzen dute. Horrela Seguraraino joaten gara, non berriz ere alkateek beren aginte makilak elkar trukatzen dituzten. Udaletxean mokadutxo bat jateko parada izaten dugu. Idiazabalera itzultzen garenean bazkari herrikoi bat egiten dugu.
     

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Idiazabalgo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS