Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Udala
  • 23
    AZA
    2015

     Azaroaren 23an, Mikel Aiertza ipuin kontalaria izango da Udaletxeko Areto Nagusian arratsaldeko 17:30etan "KONTIKAN" ipuinarekin.

  • 31
    URR
    2015

    21:00tatik aurrera, Plazan Gaztentxoentzako Disko-Festa

  • 31
    URR
    2015

    17:00tan, Plazan: "Famili-Erromeria", Iñigo Etxenikek dinamizatua.

  • 22
    URR
    2015

    Urriak 22 osteguna, arratsaldeko 17:30etan ipuin kontaketa saioa izango da Udaletxeko Areto Nagusian. Eneritz Artetxe ipuin kontalaria Zenbat gurari! ipuinarekin izango da.

     

  • 4
    URR
    2015
    HIP-HIP URRI programa igandean hasiko da: ARABIARREZ IDATZITAKO FAMILIA-ZUHAITZAK

    Hip-hip Urri! ren eskutik, urriaren zehar ospatuko dugu. Europako hiriei gehitzen zaie Idiazabal eta Goierri osoa. Haurrei eta familiei zuzendutako ekintzak izango dira urriko asteburu guztietan, bertako eragile ezberdinak antolatuta.

    FAMILIA-ZUHAITZAK ARABIARREZ / ÁRBOLES GENEALÓGICOS DE FAMILIA CON NOMBRES ESCRITOS EN ÁRABE

    (Isuriaren Kulturartekotasun Elkartea)
    TAILER IREKIA / TALLER ABIERTO


    TAILERRA Plazan egingo da. Marokorik Izala bizitzera etorritako herritarrek haur, guraso eta aiton-amonei gure izenak arabiarrez idatziko dizkigute. Ondoren, haur eta heldu bakoitzak zuhaitz-genealogiko batean inskribatuko du norberaren izena arabiarrez, emandakoa kopiatuz.

    TALLER ABIERTO en la Plaza si el tiempo acompaña, si no en la Sala Polivalente del Ayuntamiento. Los ciudadanos de origen marroquí nos enseñarán a escribir nuestros nombres en árabe, y después los copiaremos en una hoja creando el árbol genealógico de nuestra familia.

    Urriak 4 Octubre   -  18:00etan
    Adina / edad: +4   -  Hiru hikuntzatan: Euskaraz, gazteleraz eta arabiarrez / Trilingüe: Euskara, castellano y árabe
    Plaza Nagusia, 3,  20213 Idiazabal -  T.: 662 42 74 03 / 943 18 71 00  

  • 1
    URR
    2015

    Udalak antolatzen dituen ikastaroen hasiera egunak hauek dira / izango dira:

    - Joste-lanak, Hari-lanak eta Egur-lanketa: hasita dago

    - Internet: taldea osatzen denean. Animatu eta informazioa eskatzera liburutegira gerturatu

    - Kirol ikastaroak: urriaren 5etik aurrera. Hirugarren adinekoen soinketa hasita dago.

    - Euskara eskolak: taldea osatzeko oraindik bi lagun falta dira. Animatu eta Udaletxera etorri, informazioa eskatzera. Aurreikusitako hasiera data: urriak5, astelehena

    Edozein zalntza izanda edo informazio osagarria lortu nahi izanez gero, liburutegira gerturatu 9:00 - 13:00 tartean.

  • 11
    IRAI
    2015

    Irailaren 19arekin batera, larunbata, Izalgo IKEren Mendi Sailak eta Aizkorpe bailarako beste herrietako mendizale elkarteek antolatuta, mendi irteera bat izango da. 400 urte bete dira aurten Segurako hiribilduaren mugapean bilduta zeuden herriek bere burujabetasuna eskatu eta zeinek bere udala eratu zutenetik. Banantze haren urteurrenari lotuta, irteera honetan Segura, Zegama, Zerain, Mutiloa eta Idiazabalgo herrietako hainbat eraikin ezagutzeaz gain, garai hartako bizimoduaz gehiago jakiteko eta ikasteko baliogarria izango da.

     

    Irteeraren ostean bazkari bat antolatuko da Seguran. Plaza mugatuak dira (60 lagun inguru). Izen-emateak herri bakoitzeko elkarte, ostatu edo tabernetan egingo da. Menua eta prezioaren inguruko zehaztasunak bertan emango zaizkie interesadunei. Izena emateko azken eguna: irailak 11a, ostirala (bazkarirako bakarrik behar da izena ematea; ibilaldian parte hartzeko ez, ordea, egunean bertan goizeko 8etan azaltzearekin nahikoa da. Irteera: Segurako Plazatik.

  • 5
    IRAI
    2015

    Idiazabalgo Udalak 2015-2016 ikasturtean eskainiko dituen ikastaroen izen-emate epea zabalik dago eta irailaren 21era arte luzatuko da.

    Izenburuan sakatuta, udal eskaintza zein den eta izen-emate orria bera topatuko duzu.

    Halaber, herriko beste eragileek antolatzen dituzten ekintzen berri ere beste dokumentu batean dago, zure interesekoa izango delakoan.

    ONLINE izen-ematea egitea ere posiblea da: HEMEN SAKATU

     

  • 22
    IRAI
    2015

    Irailaren 22an, asteartearekin, Anttonio Berasategik Mapa Toponimikoaren harira hitzaldia eskainiko du Udaleko Areto Nagusian, 19:00etan. Mapa Toponimikoa 2014ko abenduarekin argitaratu zen eta liburutegian eskuragarri dago.

     

    Saioaren metodologia guztiz praktikoa izango da: Mapa toponimikoa egiteko etxeetako eta lekuetako izenak zeintzuk diren nola ikertu eta lortu, eta ondoren sortzen diren aukeren artean zein aukeratu eta zergatik jakiteko, zenbait ariketa praktiko proposatuko dizkigu Anttonio Berasategi idiazabaldarrak.

<< 2019, iraila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
2
 
3
 
4
 
56
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
      

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Idiazabalgo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS