Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Udala
  • 20
    EKA
    2015
    Ekainaren 20an Ziekora irteera izango da. Autobusa 8:00etan irtengo da eta egun osoko egitaraua ospatuko dugu. Animatu eta izena eman ekainaren 15erako beranduenez ere.
  • 15
    EKA
    2015

    Ekainaren 20an, larunbatean, Ziekora irteera antolatu du Idiazabalgo Udaleko Turismo eta Garapen Batzordeak, nahi duten idiazabaldarrek parte hartu dezaten, Ziekon "Idiazabalgo Eguna" ospatzeko alegia.

    Batzordeak izen-emateak zabaltzea erabaki du, ekainaren 9tik 15era bitarte. Kotxez edo autobusez joanda ere, izen-ematea derrigorrezkoa da. 18 urtetik beherako ume eta gazteak heldu baten ardurapean joan beharko dira, bestela ezingo dute. Izena emateko azken eguna eta ordua: ekainaren 15ean, astelehena, arratsaldeko 20:00etan.

    Izena emateko lekua eta bideak:

    ????????? - udal libututegian (7:30-14:30 eta 16:30-20:00)

    ????????? - emailez: idiazabalkultura@gmail.com edota kultura@idiazabal.eus

    ????????? - telefonoz: 662427403 edota 943187099

    ????????? - udaletxeko buzoian ohar bat utzita, kultur teknikari-dinamizatzaileari zuzenduta.

    Bidali beharreko datuak hauek dira: izen-abizenak, jaiotze-data, telefono zenbaki bat, autobusez edo kotxez, eta bueltarako nahiago den ordua (aukera hau bakarrik beteko da baldin eta izen-emate nahikorik dagoen aukeratutako ordu horretarako). Bueltarako ordutegi posibleak: 20:00etan edo 01:00etan.

    ?Animatu eta parte hartu!? Irteera goizeko 8:00etan izango da, Mujika paretik.

    ?

  • 11
    EKA
    2015
    Ekainaren 10etik eta hurrengo asteazkenera bitarte, herriko umeekin Noemi Saralegi irakaslearekin sortu dituzten artelanak erakusgai ipini dituzte Udaletxeko Areto Nagusian. Ordutegia: 16:30-20:00
  • 4
    EKA
    2015
  • 8
    EKA
    2015
    Ziekora bisita antolatzeko bilera

    Ekainaren 20an Ziekora egun-pasa irteera antolatu nahi da, San Blas Jaietan beraiek Idiazabalera egindako bisita eskertuz eta itzuliz.

    Egun horren antolaketan parte hartu nahi duen herritar orori idatzi honen bitartez deialdi hau zabaltzen zaie:

    Bilera deialdia:

    Eguna: Ekainaren 8an, astelehena
    Ordua: 18:00etan
    Lekua: Udaletxean

    Herritar guztiak gonbidatuta zaudete.

  • 3
    EKA
    2015
    KIROL ASTEA 2015

    Aurtengo Kirol Astearen egitaraua hemen duzue (IZENBURUA SAKATUTA IKUSIKO DUZUE).

    Animatu eta parte hartu!

  • 29
    MAI
    2015
    2015eko SAN ADRIAN eguneko (eta aurreko egunetako) egitaraua

    Maiatzak 31n, San Adrian erromeria ospatuko dugu izaldarrok. Egun horren zentzua sakona da eta informazio gehiago eskuratu nahi duenak berri honen izenburuan sakatuta topatu dezake.

    Aurten ekintza ezberdinak antolatu ditugu (2015eko EGITARAUA)


    Ostiralean, maiatzaren 29an: Oskarbi taldearen kontzertua, 20:00etan, Guraso Elkartea Aretoan (doan gonbidapenarekin. Epea irekita, plazak agortu arte (100 lagun). Gonbidapenak liburutegian, ohiko ordutegian). Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=z5r4hYg-NuA

    Larunbatean, maiatzaren 30ean: Axari Dantza Taldearen emanaldia, 17:00etan, herriko plazan (eguraldi txarrarekin Pilotalekuan)

    • Igandean, maiatzaren 31n: Autobusaren irteera goizeko 7tan izango da Mujika jatetxearen aurrean. Derrigorrezko aldez aurretiko izen-emateak: 662427403 edo kultura@idiazabal.eus. Izena emateko azken eguna: osteguna, maiatzaren 28a

    • Eguerdian: Txistulariek San Adriandik bueltan datozenei harrera egingo diete herri sarreran.

    • 14:30etan: Bazkaria Pilarrenean (erromerian parte hartzen duten guztientzako doan izango da). Prezioa: 6€. Tiketak liburutegian salgai, ohiko ordutegian.

    • 17:00etan: Gazteen txapelketako esku pilotako finalak (Pilotalekuan)

    -

  • 21
    MAI
    2015

           Maiatzaren 21ean PANTZART TEATRO ren eskutik  Juan Kruz Igerabideren "Amilami" ipuinaren kantaketa musikatua izango da Udaletxeko Areto Nagusian, arratsaldeko 17:30etan. 

  • 15
    MAI
    2015
    "ARTZAIAREN BIZIMODUA" ERAKUSKETAREN AZKEN EGUNA

    Udaletxeko Areto Nagusian Iñaki Vergararen argazkien erakusketa zabalik egon da apirilaren 21etik eta ostiral honetan izango da erakusketa ikusteko azkeneko eguna. Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Idiazabalgo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS