Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Udala
  • 7
    MAI
    2015
    Maiatzeko kultur agenda

    Maiatzeko kultur agenda eskuragarri dago. HEMEN SAKATU

  • 10
    MAI
    2015
    Gipuzkoako Bertso Txapelketako Sailkapen Fasearen Saioa

    Igande honetan, 11:30ean eta 17:30ean, Guraso Elkartea Aretoan.

    Bertsolariak:
    Goizez: Haritz Garmendia, Beñat Torres, Jon Iturrioz, Beñat Iguaran, Iker Osa eta Asier Azpiroz
    Arratsaldez: Urko Egaña, Josu Oiartzabal, Maddi Gallastegi, Oier Etxeberria, Joan Gurrutxaga eta Iñigo Gorostazu
    Sarrerak, egun berean: 10:00 – 11:30 eta 16:00 – 17:30, Guraso Elkartean bertan.
    Prezioak: 6 euro saio bakoitzeko, edo 9 euro egun osorako (16 urte beherakoek  4 € eta 6 €, hurrenez hurren)

  • 22
    API
    2015

    Maiatzaren 3an Gazta Eguna ospatuko da Idiazabalen. Egunean bertan, bai eta aurreko egunetan ere izango diren ekintzak, egitarauan topatuko dituzue: www.idiazabal.eus. Aurten Frontoi Zaharrean karpa berezia jarriko da eta bertan Eusko Labeleko produktuekin sukaldatutako razioak, pintxoak  edo  otorduak  egiteko  aukera  egondo  da, larunbat iluntzean eta igande eguerdian.

  • 23
    API
    2015
    Liburuaren Nazioarteko Eguna

    Idiazabalgo Udal Liburutegiak ondorengo ekimen bikoitza abian jarriko du apirilaren 23tik aurrera, Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat eginez:

     

    - Herritarrei mailegu digitalen eta E-liburutegiaren inguruko informazioa zabaldu: Eusko Jaurlaritzak abian duen E-liburutegia plataformatik liburu digitalak deskargatu ahal izateko  eman beharreko urratsak informazio-orri batean bilduta daude eta orri hori herritarrentzako eskuragarri izango da Udal liburutegian apirilaren 23tik aurrera.

     

    - Irakurgailuen mailegua: liburutegiko bazkideei liburu digitalak irakurtzeko gailuak mailegatzeko aukera emango zaie, holako irakurgailu digitalik ez dutenek ere e-liburutegia erabili ahal dezaten (autobusean, parkean, etxean,...)

     

    Ekimen berritzaile hauetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

  • 29
    API
    2015
    HITZALDIA

    “Larreetatik Gaztara: Kalitatearen eta osasunaren ibilbidea” hitzaldia datorren asteazkenean izango da.

    Hizlaria: Mailo Virto (Lactiker, Euskal Herriko Unibertsitatea)

    Udaletxeko Areto Nagusian, 19:00etan

     

  • 15
    API
    2015
    Ana Gisasolaren liburuaren aurkezpena

    Ana Gisasola idazle zumarragarra Idiazabalera etorriko da asteazken honetan, bere liburuaren aurkezpena egitera ("La fuerza está en tu interior"). Liburuak bere bizipenak eta gertatutakoaren aurrean emandako erantzunak eta hartutako irtenbideak jasotzen ditu. Izan ere, 2 urte zituenean Poliomelitis gaitzak jo zuen eta medikuen iritziak kontrakoak izan arren, aurrera egiteko osasun fisiko, emozional eta espiritualaren aldeko apustua egin zuen. 10 urtetako ibilbidea izan da, bere tesia ere gai horretan zentratu du eta liburua hori guztiaren laburpena eta lekukoa da.

    Data, ordua eta lekua: asteazkenean (apirilak 15), 18:30ean, Udaletxeko Areto Nagusian.

    Oharra:  Hitzaldia euskaraz eta gazteleraz izango da. Liburuak salgai egongo dira.

  • 27
    MAR
    2015
    Plaza Nagusiko estalpearen proiektuen inguruko aurkezpena

    Ostiral honetan, martxoak 27, Idiazabalgo Udaleko arkitektoek plaza estaltzeko ideien lehiaketara aurkeztutako eta aurreaukeratutako proiektuen inguruko azalpenak emango dituzte. Aurkezpena Udaletxeko Areto Nagusian izango da, 17:30etan. Proiektuen balorazioan herritarren parte-hartzea bultzatu nahi da, beren ekarpenak jasoz.

    Gurasoei beren seme-alabak zaintzeko zerbitzua eskainiko zaie, behar izanez gero.

  • 26
    MAR
    2015
    Korrika 19: Bilbora joateko autobusa

    Korrika 19 edizioaren amaiera festa Bilbon izango da igande honetan (martxoaren 28an). Autobusez joateko aukera dago eta izen-ematea Izparren eman behar da ostegunera arte beranduenez.  Izen-emate lekua: IZPARren. Epea: osteguna (martxoaren 26a)

    Helduen prezioa 10€ eta umeena 4€.

    Bertaratuko garen euskalhaldunontzat goizeko 11etatik hasi eta gauera arteko egitarau zabala prestatu da: kale animazioa, bazkari herrikoa, kantaldia, ekitaldia, haurrentzat ikusgarriak eta kontzertuak.
    Irteera ordua: 10:00etan
    Itzulera ordua: 19:00etan
    * Bilborako autobus bat baino gehiago beteko balitz, bigarren autobusaren itzulera ordutegia 23:00etan izango litzateke)

  • 30
    MAR
    2015
    Txontxongilo saioa Liburutegiak antolatuta

    Martxoak 30, astelehena arratsaldeko 17:30etan  txontxongilo saioa izango da Areto Nagusian.

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Idiazabalgo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS