Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Xapobixi Aisialdi Elkartea
  • 29
    URT
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    JOLAS TXOKOA BERRIRO ERE MARTXAN!!!

    Aurten ere JOLAS TXOKOA martxan da, zuen haurrek asteburuetan jolasteko toki goxo bat izan dezaten! Aurten aldaketatxo batzuk izango dira, beraz interesaturik bazaude, arretaz irakurri!

            *  Ordutegia:
    17:00-20:00, larunbat eta igandeetan eta opor egunetan.

    *  Funtzionamendua:

    Ordutegi horren barruan Jolas Txokoa erabili nahi duenak (adin nagusikoa izan behar da) IZPAR-en giltza eskatuko du eta Jolas Txokoan egongo den fitxa bete BEHARKO du bere izenarekin, hau da, irikita egongo den bitartean  GURASOA LOKALAREN ARDURADUN izango da.


    Joan behar denean, berriro IZPARren utzi beharko du giltza, Jolas Txokoa itxiz, edota ardura beste guraso bati pasako dio (honek ere fitxa bete beharko du).


    Arduradunak arauak bete beharko ditu eta arauak betetzen direla bermatu beharko du. Edozein arazoren aurrean, GAZTELEKUko hezitzaileengana jo dezakezue.

    *  Arauak:

    - LOKALAREN ARDURADUNAK du azken hitza.
    - Errespetuzko jarrera izatea kideekiko/materialarekiko/arduradunarekiko
    - 6 urtez azpikoak helduren baten ardurapean (HAURRAREN ARDURADUNA) joango dira
    - Jarraipen-fitxan izen eman behar da
    - Erabilitako materiala zaindu eta hartu aurretik zegoen bezala utzi
    - Jolas Txokoan sartzen diren jolasak (egun baterako eramandakoak ere bai) bertako denen artean erabiltzeko izango dira
    - Lokala txukun mantendu (zaborrak, materiala…)
    - Jolas Txokorako ekarritako jolasa elkartearentzat geratuko da (ez da itzuliko)
    - Eraikineko Jolas Txokoko gela bakarrik erabili ahal izango da. Komunik ere ez. Komuna behar izanez gero, kioskokoetara jo.

    Urtarrilaren 16tik aurrera irekiko da. 

<< 2019, abuztua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /