Herriko Sarea
izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:
Xapobixi Aisialdi Elkarteak Udako Udaleku irekietarako hezitzaileak eta zuzendaria behar ditu.
IZEN EMATEKO EPEA: MAIATZAREN 6 ARTE.
Honakoak dira izen emateko baldintzak:
-Maiatzaren 20 edo 21ean elkarrizketak. Derrigorrezko asistentzia.
-Lan egunetarako derrigorrezko asistentzia. Lan egunak hauek izango dira: Ekainaren 18 goiza (formakuntza eta programazioa) eta ekainaren 27tik uztailaren 22rarteko goizak.
-Zuzendarirako izena ematen duenak zuzendari titulua izan beharko du.
Baloratuko da:
- Idiazabaldarra izatea.
- Aisialdiko begirale edota zuzendari titulua izatea.
- Heziketarekin lotutako ikasketak izatea edo egiten aritzea.
- Lehen sorospen titulua izatea.
- Haur edota gazteekin aisialdian izandako lan esperientzia.
- EGA titulua edo baliokidea izatea.
Lau lanpostu:
-Zuzendari
-Gazte aisiako hezitzaile (12-16 urteko gazteekin)
-Haurren hezitzaile (12 urterartekoekin)
-Zaintzako hezitzaile (10:30ak arte bakarrik)
Izen-emateko bete formulario hau: https://goo.gl/49apR9
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /