Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Xapobixi Aisialdi Elkartea
  • 5
    OTS
    2019
    OTSAILEKO XAPOSTIRALETAKO IZEN-EMATEAK

    Otsaileko tematika MUSIKA TAILERRA izango da. Hemen dituzue Xapostiralen datak eta apuntatzeko estekak.

    LH1 eta LH2 (Otsailak 8): https://goo.gl/forms/oLWfVNKh4x9v392q2

    LH3 eta LH4 (Otsailak 15): https://goo.gl/forms/xW1GrfONWuMpyoP03

    LH5 eta LH6 (Otsailak 22): https://goo.gl/forms/VXAUQW68go1CaOp22

    KONTUZ! Izen-emateak Otsailaren 1etik 5era bitarte dira.

  • 25
    URT
    2019
    XAPOSTIRALETAKO ZERRENDA OFIZIALAK (URTARRILA)

    Hilabete honetako Xapostiraletako haurren zerrendak atera dira.

    Hemen aurkitu ditzazkezue:

     

  • 14
    ABE
    2018
    XAPOSTIRALETAKO ZERRENDA OFIZIALAK (ABENDUA)

    Abenduko Xapostiraletako zerrendak atera dira. LH1, LH2 eta LH3ko taldean itxaron-zerrenda ireki beharr izan da. Hemen dituzue ikusgai:

     

  • 3
    ABE
    2018
    ABENDUKO XAPOSTIRALEKO IZEN-EMATEAK IREKITA

    Abenduko Xapostiraleko izen-emateak ireki dira jada. Oraingo honetan, GABONETAKO ESKULANEN TAILERRA egingo dugu. Zubia eta oporrengatik bi egunetan bakarrik egongo dira tailerrak. Hortaz, haurrak 2 taldetan banatu ditugu.

    Egunak:

    Abenduak 14 (LH1, LH2 eta LH3)  https://goo.gl/forms/8H7yNd9Kwbk2KVNr2

    Abenduak 21 (LH4, LH5 eta LH6)  https://goo.gl/forms/FNYXy5B9nWqEn83E3

    Lekua: Ludoteka

    Izen-ematea Abenduaren 7an itxiko da. ANIMATU!!

  • 7
    AZA
    2018

    Azaroko Xapostiraletan parte hartuko duten haurren zerrendak argitaratu dira. 2 eta 3.ziklokoen taldeetan ez da itxaron-zerrendarik ireki behar izan, baina 1.ziklokoenean, ordea, bai. Beraz, aurreikusten baduzue haurren bat faltako dela tokatzen zaion egunean abixatu, mesedez. Hala, itxaron-zerrendako bat sartuko litzateke.

    Gogoratu datak:
    LH1 eta LH2: Azaroak 16
    LH3 eta LH4: Azaroak 23
    LH4 eta LH5: Azaroak 30

    Hemen atxikitzen ditugu zerrendak:

  • 30
    URR
    2018
    XAPOSTIRALAK BUELTAN DIRA.

    Kaixo!


    Udazkena eta eguraldi txarrarekin bat XAPOSTIRALAK bueltan dira! Hala ere, aurten aldaketatxo batzuekin gatoz. Hona hemen informazio guztia.

  • 28
    API
    2018
    UDAKO UDALEKU IREKIEN IZEN-EMATE EPEA ZABALIK

    Kaixo familia!

    Uda ere gainean dugu eta Xapobixi Aisialdi Elkarteak 2018ko udalekuetarako izen-ematea ireki duela jakinarazi nahi dizue.

    UDALEKUEN IRAUPENA: Aurten 5 aste iraungo dute udalekuek, ekainaren 25tik uztailaren 27ra

    IZENA EMATEKO PAUSOAK:

    1) Bete ondoko galdetegia, ekainak 1a baino lehen helbide honetan:

    https://goo.gl/forms/3rQy3O5ASFBJv7AE3


    2) Ordainketa egin ondoko kontu korronte zenbakietako batera, kontzeptuan HAURRAREN IZEN-ABIZENAK jarrita:

    3035 0199 01 1990900000 (Laborala)
    2095 5044 31 1061267471 (Kutxabank)

    3) Izena ematen duzun lehen aldia bada, bidali Osasun Txartelaren kopia xapobixiae@gmail.com helbide elektronikora


    *** Galdetegia betetzeko laguntza behar duenak, maiatzaren 19an 10etatik 11etara Udaletxe Zaharrean aurkituko gaitu.

    GARRANTZITSUA!! Izen-emate epeak errespetatu.

    EPEZ KANPO IZEN-EMANDAKO HAURRAK ITXARON ZERRENDAN GERATUKO DIRA.

    Mila esker eta animatu!

  • 28
    API
    2018
    Xapobixi Aisialdi Elkarteak Udako Udaleku irekietarako hezitzaileak behar ditu.

    Xapobixi Aisialdi Elkarteak Udako Udaleku irekietarako hezitzaileak behar ditu.

    IZEN EMATEKO EPEA: MAIATZAREN 19 ARTE.

    Honakoak dira izen emateko baldintzak:

    -Lan egunetarako derrigorrezko asistentzia. Lan egunak hauek izango dira: Ekainaren 16a goiza (formakuntza eta programazioa) eta ekainaren 25tik uztailaren 27rarteko goizak.

    Baloratuko da:

    - Idiazabaldarra izatea.
    - Aisialdiko begirale titulua izatea.
    - Heziketarekin lotutako ikasketak izatea edo egiten aritzea.
    - Lehen sorospen titulua izatea.
    - Haur edota gazteekin aisialdian izandako lan esperientzia.
    - EGA titulua edo baliokidea izatea.

    Hiru lanpostu:

    - Gazte aisiako hezitzaile (12-16 urteko gazteekin)
    - Haurren hezitzaile (12 urterartekoekin)
    - Zaintzako hezitzaile (10:30ak arte bakarrik)

    Izen-emateko bete formulario hau: https://goo.gl/forms/cTv5v11tB1l2dZv12

  • 21
    MAR
    2018
    ASTE SANTUKO UDALEKUAK 2018: Izen-ematea zabalik

    Aste Santuak gertu ditugu eta aurten ere Xapobixi Aisialdi Elkarteak udaleku zerbitzuak emango ditu. Apirilaren 3an hasiko dira eta 6an amaitu.

     

    Honetarako jada izen-ematea zabalik dago, baina hau ixteko egun gutxi falta dira; martxoaren 23an epea itxiko da. Beraz, animatu!!

     

    Informazio gehiago edo izena emateko honeko esteka honetan: https://goo.gl/forms/nhFHypZilL2XS6FB3

<< 2024, martxoa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /