Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
 
  • 29
    MAI
    2016
    0
    SAN ADRIANGO ERROMESALDIA eta BAZKARI HERRIKOIA

     

    AUTOBUSEZ JOAN EDO BAZKARIAN PARTE HARTU NAHI DUENAK IZENA EMAN BEHARKO DU.

    IZEN – EMATEA:

    Udaletxe edo liburutegian, edota www.izaldarrok.eus/udala orrialdean. Azken eguna: Maiatzak 25, asteazkena.

    Azken eguna: Maiatzak 25, asteazkena.


    OHARRAK:

    • Bazkarri herrikoia DOAN erromesaldian parte hartzen dutenentzat.

    • Ohar garrantzitsua: 14 urtetik beherakoek guraso edo arduradun batekin joan beharko dute.
     

    MAIATZAK 29an:

    - 07:00 Irteera autobusez Mujika jatetxe parean
    - 09:00 Meza San Adriango Koban
     

  • 24
    MAI
    2016
    IRTEERA ERRIOXARA

    MAIATZAREN  24 ean, asteartea, goizeko 9 etan irtenda, egiteraua onela izango da.

    Errioxako PRADEJON herria bisitatuz, amaiketakoa bodega batean, ondoren TXANPIÑOI aztegi batera bisita, bazkaria AZAGRAko HOSTAL VENECIAan izango da, ondoren dantza eta bingoa.

    Apuntatzeko egunak MAIATZAK 17 eta 18, - 6 etatik - 8 - etara - Elkartean.

    Ordaindu beharrekoa bazkideak 22€ eta 28€ ez direnak. 

  • 23
    MAI
    2016
    0

    Datorren astelehenean, maiatzak 23, arratsaldeko 18:00etan Tipi-Tapa egitasmoa martxan jartzeko 2. bilera ospatuko da Udaletxeko Areto Nagusian.

    Proiektuak zertan datzan ezagutzeko jakinmina duen edonor gonbidatua dago bertan parte hartu eta bere ekarpen eta proposamenak egin ditzan.

     

  • 19
    MAI
    2016
    3
  • 17
    MAI
    2016
    0
    GAZTAIZALE dastaketa eta maridaje zikloa - 3.saioa

    Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroaren 10. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan sortutako GAZTAIZALE dastaketa eta maridaje zikloak aurrera darrai, oraingo honetan Menorka-ko Mahon gazta izango delarik gazta gonbidatua. Gogoratu dezagun, hau 3.saioa izango dela, martxoan Cabrales eta apirilean Torta del Casar gaztak dastatu eta maridatzeko aukera izan ondoren. Abendura arte luzatuko da zikloa, 7 saioekin osotasunean, RK Jatetxeko Iban Mate sukaldariaren eskutik.

    Saio hau datorren asteartean, hau da, maiatzaren 17an burutuko da, ohi bezala arratsaldeko 19:00etan Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan. Saioko prezioa: 6 € / Gelditzen diren 5 saioetarako bonoa: 25 €

    Gainera maiatzaren 17an Museoen Nazioarteko Eguna izaki, nahi duen orok 18:00etan Interpretazio Zentroko doako bisita gidatura joateko aukera izango du.

    Plaza mugatuak dira. Izen-ematea: 943188203 / info@idiazabalturismo.com

  • 15
    MAI
    2016
    0
    III. Ibilgailu Klasikoen Topaketa

    Igande honetan, maiatzak 15, Ibilgailu Klasikoen III. topaketa ospatuko da Idiazabalen.

    Ordutegiek eguraldiaren eta bertaratutako jende kopuruaren arabera aldeta txikiak jasan ditzaten arren, honakoa izango  da egunaren antolaketa:

    -          9:30 Ibilgailu Klasikoen erakustaldia herrian zehar.

    -          11:30 – 13:30 Frontoi atzealdean zabaldu berri den Skate Pistan, Skate erakustaldia

    -          13:30 Parte hartzaileentzat bazkaria kiroldegian

    -          15:30 – 17:00 Skate erakustaldia

    -          16:30 /17:00 aldera, Ibilgailu klasikoek inguruetan zehar ibilbidea egingo dute.


    Ospakizun hau dela eta, egunean zehar Frontoi Zaharreko parkinean eta Arretxekoan (osasun zentro berriaren albokoan) ezingo dira kotxeak aparkatu goizeko 9:00etatik 16:00etara. Aldi berean, herrigunea zeharkatzen duen errepidea moztuta egongo da goizetik arratsaldeko 17:00ak arte. Hau kontutan izanda, beharrezko neurriak hartzea gomendatzen da iganderako.

  • 15
    MAI
    2016

    Kaixo familia!

    Uda ere gainean dugu eta Xapobixi Aisialdi Elkarteak 2016ko udalekuetarako izen-ematea ireki duela jakinarazi nahi dizue.

     

    UDALEKUEN IRAUPENA: Ekainaren 27tik uztailaren 22ra

     

    ESKAINTZA

    Oferta

    JAIOTURTEA

    Año de nacimiento

    ORDUTEGIA

    Horario

    PREZIOA

    Precio

    HAURREN UDALEKUAK2004-20139:00-12:30

    2 ASTE (2 semanas): 66€

    4 ASTE: 95€


    HAURREN UDALEKUAK
    2004-201310:30-12:30

    2 ASTE: 28€

    4 ASTE: 40€

    GAZTE AISIA1999-200310:30-12:30

    2 ASTE: 42€

    4 ASTE: 60€

     

    IZENA EMATEKO PAUSOAK:

    • 2) Ordainketa egin ondoko kontu korronte zenbakira, kontzeptuan HAURRAREN IZEN-ABIZENAK jarrita:      

    3035 0017 150170096609 (Euskadiko Kutxa)

     

    • 3) Izena ematen duzun lehen aldia bada, bidali Osasun Txartelaren kopia xapobixiae@gmail.com helbide elektronikora

     

    *** Galdetegia betetzeko laguntza behar duenak, maiatzaren 6an eta 13an 17:30etatik 18:30etara Udaletxe Zaharrean aurkituko gaitu. 

     

    GARRANTZITSUA!! Izen-emate epeak errespetatu.

    EPEZ KANPO IZEN-EMANDAKO HAURRAK ITXARON ZERRENDAN GERATUKO DIRA.

     

    Mila esker eta animatu!

     

    ***Si quieres leer la información en castellano, haz click en el título de la noticia.

  • 13
    MAI
    2016
    0
    II. ARGAZKI DIGITALEN LEHIAKETA

    Abian da II. Argazki Digitalen Lehiaketa ere!

     

    HERRITARRA BAZARA, parte hartu eta elkarbanatu gurekin gordeta dituzun mendietan ateratako argazkiak!

     

    Bi SAIL egongo dira:

    1. Antolatzaileek aukeratutako epaimahai aditu batek aukeratutako argazki ikusgarrienak
    2. Edonork "Facebook" bidez hautatuak (gehienek atsegin dituztenak)

     

    ARGAZKIEN EZAUGARRIAK

    - Euskal Herriko lekuak izan behar dira, argitaratu gabeak
    - Formatu digitalean, JPEG formatuan
    - Koloretan edota zuri-beltzean egon daiteke
    - 2-12MBeko edukia izan behar du

     

    NOLA PARTE HARTU?

    izalgomendisaila@gmail.com helbidera argazki bakoitzeko mezu bat bidalita, beharrezko informazioa jarrita:
    - Kontzeptua: "Argazki Lehiaketa"
    - Egilearen izen-abizenak eta telefonoa
    - Argazkiaren IZENBURUA eta tokia

    ***Aurkeztutako argazkiak Facebookera igoko ditugu, izenburuarekin eta egilearen izenik gabe

     

    AURKEZTEKO AZKEN EGUNA?
    2016ko maiatzaren 13a

     

    SARIDUNAK? Sail bakoitzean 3 argazki.

     

    *AURTEN PARTE-HARTZAILE BAKOITZAK SARI BAT BAINO GEHIAGO EZ DU JASOKO

     

    SARIA? Argazki handitua eta mendiarekin zerikusia duen materiala

     

    Infomazio gehiagorako begiratu deialdi ofizialean edota jarri gurekin harremanetan.

     

    Animatu!!

     

    **Deialdi ofiziala ikusi ahal izateko, sarrera honen izenburuan klikatu ebhar duzu

    Izalgo Mendi Saila

  • 11
    MAI
    2016
    TOKA

    MAIATZAREN 11 an TOKA saioa egingo da ELKARTEAN arratsaldeko 5 etan.

    ANIMATU.

<< 2024, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
 
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /