Herriko Sarea
izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:
Aurten ere JOLAS TXOKOA martxan da, zuen haurrek asteburuetan jolasteko toki goxo bat izan dezaten! Aurten aldaketatxo batzuk izango dira, beraz interesaturik bazaude, arretaz irakurri!
* Ordutegia:
17:00-20:00, larunbat eta igandeetan eta opor egunetan.
* Funtzionamendua:
Ordutegi horren barruan Jolas Txokoa erabili nahi duenak (adin nagusikoa izan behar da) IZPAR-en giltza eskatuko du eta Jolas Txokoan egongo den fitxa bete BEHARKO du bere izenarekin, hau da, irikita egongo den bitartean GURASOA LOKALAREN ARDURADUN izango da.
Joan behar denean, berriro IZPARren utzi beharko du giltza, Jolas Txokoa itxiz, edota ardura beste guraso bati pasako dio (honek ere fitxa bete beharko du).
Arduradunak arauak bete beharko ditu eta arauak betetzen direla bermatu beharko du. Edozein arazoren aurrean, GAZTELEKUko hezitzaileengana jo dezakezue.
* Arauak:
- LOKALAREN ARDURADUNAK du azken hitza.
- Errespetuzko jarrera izatea kideekiko/materialarekiko/arduradunarekiko
- 6 urtez azpikoak helduren baten ardurapean (HAURRAREN ARDURADUNA) joango dira
- Jarraipen-fitxan izen eman behar da
- Erabilitako materiala zaindu eta hartu aurretik zegoen bezala utzi
- Jolas Txokoan sartzen diren jolasak (egun baterako eramandakoak ere bai) bertako denen artean erabiltzeko izango dira
- Lokala txukun mantendu (zaborrak, materiala…)
- Jolas Txokorako ekarritako jolasa elkartearentzat geratuko da (ez da itzuliko)
- Eraikineko Jolas Txokoko gela bakarrik erabili ahal izango da. Komunik ere ez. Komuna behar izanez gero, kioskokoetara jo.
Urtarrilaren 16tik aurrera irekiko da.
Abenduaren 18an ipuin kontaketa saioa izango da arratsaldeko 17:30etan Udaletxeko Areto Nagusian Izaskun Mujika eta Lur Korta ipuin kontalariekin.
GOIERRIKO MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEK OLENTZERORI ETORRERA EGINGO DIOTE
Herriko zenbait eragilek elkarlanean euskararen egunerako egitarau biribila prestatu dugu. Hemen egitarau osoa:
AZAROAK 30, ASTELEHENA
19:00etan Liburutegiak BIHOTZERO liburuaren aurkezpena Maider Agire idazle izaldarra eta Idoia Beratarbide ilustratzailearekin
ABENDUAK 3, OSTEGUNA, EUSKARAREN EGUNA
19:30etan txokolatada herriko plazan
18:00etan EUSKARAOKEA
19:00etan Bertso paper lehiaketako* sari banaketa (Gipuzkoako bertso txapelketarako bi sarrera)
Ondoren, KANTU POTEOA plazatik hasita
ABENDUAK 14, ASTELEHENA
19:00etan Pilarreneako ganbaran Irakaurle Taldearen lehen pausoak interesatuta dagoen ororentzat
*Bertso paper lehiaketan parte hartzeko herriko tabernetan aurkituko dituzue kutxak
Tindufeko errefuxiatu sahararren kanpamentura egindako ikasbidaia baten ondoren sortu zen Darahli Elkartea Zumaian, eta ordutik Sahararrei laguntzeko lanean ari da. 2015eko Aste Santuan zumaiarrek egin duten azken bidaian, errefuxiatu kanpamentuetako bizimodua eta Mendebaldeko Sahararen historia jasotzeko dokumental bat egin dute.
Abenduaren 11n, gaueko 10etan hasita Izalgo Gazte Mugimenduak antolatuta, Saharaz Blai dokumentala ikusteko aukera izango da Guraso Elkarteko aretoan. Darahliko kideek dokumentalaren aurkezpena egingo dute eta proiekzioaren ondoren tertulia egingo da.
Gazte Mugimenduak Sahararen inguruko interesa duten herritar guztiak gonbidatu nahi ditu emanaldira.
DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA 2014-15 DENBORALDIA
Azaroaren 23an, Mikel Aiertza ipuin kontalaria izango da Udaletxeko Areto Nagusian arratsaldeko 17:30etan "KONTIKAN" ipuinarekin.
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /