Herriko Sarea
izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:
Federazioak antolatu duen txapelketa hau Izalen ere jokatuko da. Goizeko 10:30etik aurrera. Izalgo talde bat edo bik parte hartuko dute. Etorri eta gure neskak animatu
Datorrean jaiean, hilaren 14an, Bizkaia aldera joko dugu: LA ARBOLEDARA. Gutxi entzuna, baina joatea merezi duen txokoa!
Goizeko 8etan herriko plazan elkartuko gara eta irteera egun osokoa izango da bere kokapenagatik.
Aurreko ostiralean, ekainaren 5ean, I. ARGAZKI DIGITALEN LEHIAKETAko sari banaketa izan genuen eta horrekin batera 2013tik hona egin diren mendi irteeretako argazkiak ikusteko aukera ere izan genuen, hainbat anekdota gogoratuz!
Epaimahaiaren sariak:
1. DEGURIXA. Guillermo Urrestarazu
2. ANDOINGO URJAUZIA. Bijen Iturbe
3. ARTZAIEK ARTALDEAREKIN ANDRAITZEN. Guillermo Urrestarazu
Facebookeko argazki sarituak:
1. ARATZETIK ARALARRERA LAINO ARTEAN. Mikel ALdasoro
2. GETARIKO XAGUA. Bijen Iturbe
3. COLZA. Bijen Iturbe
ZORIONAK!
Mila esker parte hartu eta gerturatu zinetenoi eta oroitu: mendi irteeretarako ateak zabalik ditu etorri nahi duen edonork!
Datorrean jaiean bertan, ekainaren 14an, La Arboledara egingo da irteera, goizeko 8etan plazan elkartu eta egun osorako. Animatu!
Izalgo Mendi Saila
Jada amaitu da Argazki Lehiaketan parte hartzeko argazkiak bidaltzeko epea.
?
Orain, sari batzuk zuen esku daude: sartu Facebookean eta eman botoa, "Atsegin dut" emanez, gustokoen dituzuen argazkiei!?
Oroitu ekainaren 5ean, 19etan, Argazki Lehiaketako argazki sarituen sari banaketa izango dela eta parte hartzaileen argazki guztiak proiektatuko direla, Areto Nagusian.
?
Izalgo Mendi Saila
Idiazabalen Kirol Astea ere ate joka datorkigun honetan, Izalgo Mendi Sailak Eskalada Ikastaroa antolatu du, herriko eskaladako taldearen laguntzaz.
NOIZ? Maiatzaren 30ean, larunbatean, goizez, 9etan elkartuta
NON? Eginon (Herriko plazan elkartuko gara)
NORENTZAT? 18 urtetik gorako edozeinentzat
IRAKASLEAK: Jon Esnaola eta Jon Urteaga
IZEN EMATEA: Maiatzaren 27a baino lehen, udaletxeko kultur teknikariari edota elkarteko norbaiti
Animatu eta probatu kirol berriak!
Izalgo Mendi Sailak, lehenengo Argazki Digitalen Lehiaketa antolatu du!
HERRITARRA BAZARA, parte hartu eta elkarbanatu gurekin Euskal Herriko mendietan ateratako argazkiak!
Bi SAIL egongo dira:
1. Antolatzaileek aukeratutako epaimahai aditu batek aukeratutako argazki ikusgarrienak
2. Edonork "Facebook" bidez hautatuak (gehienek atsegin dituztenak)
ARGAZKIEN EZAUGARRIAK
- Euskal Herriko lekuak izan behar dira, argitaratu gabeak
- Formatu digitalean, JPEG formatuan
- Koloretan edota zuri-beltzean egon daiteke
- 2-12MBeko edukia izan behar du
NOLA PARTE HARTU?
izalgomendisaila@gmail.com helbidera argazki bakoitzeko mezu bat bidalita, beharrezko informazioa jarrita:
- Kontzeptua: "Argazki Lehiaketa"
- Egilearen izen-abizenak eta telefonoa
- Argazkiaren IZENBURUA eta tokia
***Aurkeztutako argazkiak Facebookera igoko ditugu, izenburuarekin eta egilearen izenik gabe
AURKEZTEKO AZKEN EGUNA?
2015eko maiatzaren 21a
SARIDUNAK? Sail bakoitzean 3 argazki
SARIA? Argazki handitua eta mendiarekin zerikusia duen materiala
Infomazio gehiagorako begiratu deialdi ofizialean edota jarri gurekin harremanetan.
Animatu!!
Maiatzaren 16an, larunbatean, 17:00etati aurrera Igarondo Pilotalekuan "Gazteen 5 herrien arteko Txapelketaren Finalak" jokatuko dira. Segura, Zegama, Zerain, Mutiloa eta Idiazabalgo ume eta gaztek parte hartu dute txapelketa honetan eta maiatzaren 16an Idiazabalen ospatuko da finala. Animatu eta parte hartu!
NOIZ? Apirilaren 12an, igandean, goizeko 8etan.
NON? Herriko plazan
NORA JOANGO GARA?
Olaeta: Arabako Aramaio herriko auzo bat da. Urkiolako parke naturalaren barnean kokatzen da.
Anboto: Urkiolako Parke Naturaleko tontorrik esanguratsuena dugu berau, 1331m-ko altuerarekin. Gainera, bertako biodibertsitatea paregabea da. Besteak beste, sai, arrano, mirotz eta miruak ikusi daitezke bertan.
OHARRAK:
- Mendirako mokadua eta edaria bakoitzak berea eraman behar ditu.
- Eguraldiak laguntzen ez badu, egunean bertan inguratu direnen artean erabakiko da zer egin.
ANIMATU!!
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /