Herriko Sarea
izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:
ABENDUAREN 21 an ohiko SANTO TOMAS eguna ospatuko da elkartean arratsaldeko 8 etan Menua, pintxoa txorixona, ondoren txorixoa patatakin (errioxa erara) Pastak eta kafea.
Ordaindu beharrekoa 5 €
Izena emateko egunak ABENDUA ren 16 eta 17 arratsaldeko 7 etatik 8 etara elkartean.
ANIMATU eta ONDO PASA.
ABENDUAREN 13 an SANTA LUTZI eguna ospatuz, arratsaldeko 51/2 etan, TXOKOLATADA egingo dute emakumek elkartean.
Animatu eta ondo pasa.
GABONETAKO loteria, ABENDUAREN 5 eta 6 an banatuko da jubilatu elkartean. Arratsaldeko 7 etatik 8 etara
bazkide guztientzat, partizipazioak 10€ koak izango dira.
SAIATU PUNTUALAK IZATEN, ZORTE ON.
URRIAren 15an arratsaldeko 5etan,hitzaldia egogondo da Elkartean,Osasun saileko bi sendagile etorriko dira. Gaia, AZKEN NAHIAK (ultimas voluntades) buruz azalpen guztiak emango dituzte.
Gai interesgarria denez konbitea egiten dizuegu.
Bukaeran oitura den bezala mokadutxo bat eskeñiko da.
URRIAREN 3an osteguna,goizeko 9etan irtenda, LIZARRAra joango gara, amaiketakoa egin ondoren,ARRONIZeko, MENDIA olioak ezagutu eta nola egiten de ikustera, perin bueltatxo bat egin ondoren Aiegiko IRATXE jatetxean bazkaria.
izenak emateko egunak IRAILAREN 26 eta 27, Arratzaldeko 7etatik - 8etara Elkartean.
Ordaindu beharrekoa 25€ bazkideak eta 30€ ez direnak
IRAILAren 5an, goizeko 8,1/2etan irtenda, Kantabriako SANTILLANA DE MAR ikusiko degu, ondoren bazkaria Islareseko ARENILLAS jatetxean, itzuleran BILBON geldialdia.
Izenak emateko egunak ABUZTUAK 29 eta 30 - 7etatik 8etara ELKARTEAN.
Ordaindu beharrekoa 25€ bazkideak eta 30€ bazkide ez direnak.
Urtero bezela KARTA TXAPELKETA ospatuko da elkartean. OTSAILAK -11 - ESKOBA, 12 - PUNTTUN eta MUS.
14 - TXINTXON, 15 - SEIKO URREA, 21 - TOKA. Jokuak arratsaldeko 4.30 tan hasiko dira.
Izena emateko egunak 5 tik - 9 ra. ANIMATU PARTE ARTZERA.
Urtarrilaren 17 eta 18 an, egingo da, goizeko 10,30 etatik 12 tara. (Ezinbestekoa izango da partizipazioarekin elkartera joatea dirua jaso al izateko.
AZAROAEN 10 an arratsaldeko 8 etan ohizko gaztain jatea egingo da jubilatu elkartean. Bazkide guztiek parte hartu dezakete bertan.
Izenak emateko egunak AZAROAREN - 5 eta 6 an, 7 etatik 8 etara
Menua: Baratxuri zopa - gaztiñak - postrea - kafea. Ordaindu beharrekoa 5 €.
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /