Herriko Sarea
izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:
Idiazabalgo Musika Eskolako ikasleak Kantujirako partaideekin batera Azaroaren 30ean elkarrekin irtengo dira herriko kaleak eta komertzioak alaitzera, musikarien zaindaria den Santa Zezili eguna (berez azaroaren 22an dena) ospatzera. Herritar guztiak gonbitatuta zaudete bertako ikasleek eta Kantujirako musikari eta abeslariekin batera musikaz gozatzera, bai eta abestera ere.
Ordiziako Musika Eskolako ikasleak kalejiran irtengo dira 18:00etan, musikarien zaindaria ospatzera. Irteera: Musika Eskolatik. Herritar guztiak gonbitatuta zaudete bertako ikasleek kaleak nola animatuko dituzten ikustera etortzera eta beraiekin batera gozatzera. Oharra: euria eginez gero, ikasleak kaleetan zehar ibili beharrean, zuzenean Plaza Nagusira joango dira.
Ekianaren 17an, asteazkenean, Idiazabalgo Musika Eskolako ikasleek urte bukaerako kontzertua eskainiko diete gerturatuko diren herritar guztiei.
Kontzertua Pilarreneako parkean eta tabernan izango da.
Ongi etorriak zaudete denok
Goierriko Musika Eskolako Zaldibiko eta Idiazabalgo haurrek PIRRITX PORROTX ETA MARI MOTOTX pailasoarekin TXO MIKMAK TXIKIA izenburu duen DVD berrian parte hartu dute,hau Martxoaren 7 an grabatu zen Tolosako Leidor aretoan.
Datorren asteartean, otsailaren 24an, Udaletxeko Areto Nagusian, Goierriko Musika Eskolak Idiazabalgo Udalarekin elkarlanean bi kontzertu erkainiko ditu:
1. Lehenengoa 17:30ean: Idiazabalgo Musika Eskolako ikasleek (bai pianokoek bai bakarkako musika tresnetakoek) joko dute.
2. Bigarrena 19:00etan: Andoaingo X. Piano Jaialdira joango diren Goierriko ikasleek bertan joko dituzten piezak Idiazabalgo herritarrei eskainiko dizkiete.
Etorri kontzertuetara eta musikaz gozatu!
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /