Herriko Sarea
izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:
MAIATZAREN 25 ean egingo da aurtengo lehenengo irteera, oraingoan NABARRETE eta SANTO DOMINGO DE LA KALZADA, bisitatuko dittugu.
Goizeko 9 etan irteera.
Izenak emateko egunak 16 ta 17. Arratsaldeko 7 etatik 8 etara, Elkartean.
Kaixo familia!
Uda ere gainean dugu eta Xapobixi Aisialdi Elkarteak 2017ko udalekuetarako izen-ematea ireki duela jakinarazi nahi dizue.
UDALEKUEN IRAUPENA: Aurten 5 aste iraungo dute udalekuek, ekainaren 26tik uztailaren 28ra
ESKAINTZA Oferta | JAIOTURTEA Año de nacimiento | ORDUTEGIA Horario | PREZIOA Precio |
HAURREN UDALEKUAK | 2005-2014 | 9:00-12:30 | 5ASTE:95€ 3ASTE:70€ |
HAURREN UDALEKUAK | 2005-1014 | 10:30-12:30 | 5ASTE:40€ 3ASTE:30€ |
GAZTE AISIA | 2000-2004 | 10:30-12:30 | 5ASTE:60€ 3ASTE:45€ |
IZENA EMATEKO PAUSOAK:
1) Bete ondoko galdetegia, maiatzaren 25a baino lehen
https://labur.eus/XapobixiUdalekuak2017
2) Ordainketa egin ondoko kontu korronte zenbakietako batera, kontzeptuan HAURRAREN IZEN-ABIZENAK jarrita:
3035 0199 01 1990900000 (Laborala)
2095 5044 31 1061267471 (Kutxabank)
3) Izena ematen duzun lehen aldia bada, bidali Osasun Txartelaren kopia xapobixiae@gmail.com helbide elektronikora
*** Galdetegia betetzeko laguntza behar duenak, maiatzaren 19an 17:30etatik 18:30etara Udaletxe Zaharrean aurkituko gaitu.
GARRANTZITSUA!! Izen-emate epeak errespetatu.
EPEZ KANPO IZEN-EMANDAKO HAURRAK ITXARON ZERRENDAN GERATUKO DIRA.
Mila esker eta animatu!
***Si quieres leer la información en castellano, haz click en el título de la noticia.
Xapobixi Aisialdi Elkarteak Udako Udaleku irekietarako hezitzaileak eta zuzendaria behar ditu.
Lehen “GAZTA EGUNA”, orain “EUSKAL GAZTAREN AZOKA”
Maiatzaren 6 eta 7an I. Euskal Gaztaren Azoka ospatuko da Idiazabalen. Azken hemeretzi urte hauetan, gaur egun arte, egin den “Gaztaren Eguna”ren luzapen eguneratua eta berritua izango da.
OHARRAK:
- AUZOLANera deitzen zaie idiazabaldar guztiei, ostiral goizean, 9:00etan, eta astelehen goizean, 9:00etan, postuak muntatu eta desmuntatzeko.
- Ahal den heinean, autoak garajeetan sartzea eskatzen da.
- Herrigunea itxi egingo da ibilgailuentzako bi egunetan zehar.
- Asteburu osoaz zehar: Gaztaren Interpretazio Zentroan Ate Irekiak.
AVISO:
- Se hace un llamamiento a todos lo idiazabaldarras para el montaje de los puestos, el viernes, a las 9:00h, y su posterior desmontaje, el lunes, a las 9:00h.
- En la medida de lo posible, se pide meter los coches en los garajes.
- El centro del pueblo estará cerrado a los vehículos durante los dos días.
- Durante todo el fin de semana: Puertas Abiertas en el Centro de Interpretación del Queso.
Eguna: Maiatzak 4
Ordua: 19:00etan
Lekua: Elizalde soziedadea
Liburuaren aurkezparekin batera, bertan erakusten diren plater batzuk dastatzeko aukera egongo da.
Eguna: Maiatzak 3, asteazkena
Ordua: 19:00etan
Lekua: Udaleko areto nagusian
Hizlariak:
- MIRIAM MOLINA, IDIAZABAL
- CARMEN DIAZ DE CERIO, RONCAL
- PANTXIKA PREDAIGNE OSSAU-IRATY
Eguna: Apirilak 25
Ordua: 19:00etan
Lekua: Udaletxeko Areto Nagusia
Hizlaria: Julen Aranguren, Zarauzko migrazio teknikaria
Urteroko legez, Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroak 2 astez jarraian izango ditu bisitarientzat ateak zabalik, apirilak 23 igandea arte.
Ordutegia honakoa izango da: 11:00-14:00 / 16:00-19:00. Bisita gidatuen txandak goizean 11:30/12:15/13:00 izango dira, arratsaldean 16:30/17:15/18:00 izango direlarik. Horrez gain, pertsonako 4,10 €-ren truke bisita gidatua, gazta dastaketa + txakolina/ardoa jarriko dira, 45 bat minutuko iraupenarekin. 10 pertsona edo gehiagoko taldeentzat 0,50 €-ko deskontua egingo da eskaintzen diren aukera guztietan.
Ohiko eskaintzaz gain, Aste Santuko Eskaintza Turistiko berezia ere plazaratu da. Apirilak 15 eta 22 larunbat goizetan, irteera egingo da Ondramuño Gaztandegira, apirilak 16 igande goizean Segurako Ondarre Gaztandegia bisitatzera joateko oinezko joan-etorri polita antolatu den bitartean.
Izen ematea derrigorrezkoa da: info@idiazabalturismo.com / 943188203.
Informazio gehiago: www.idiazabalturismo.com
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /