Herriko Sarea
izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:
Xapobixi Aisialdi Elkarteak Udako udalekuetarako izen-ematea ireki dela adierazi nahi dizuegu, mezu honen bidez.
Udalekuen iraupena: Ekainaren 22tik uztailaren 17ra
ESKAINTZA | URTEAK | ORDUTEGIA | PREZIOA |
---|---|---|---|
ZAINTZA | 2003-2011 | 9:00-10:30 | 2 ASTE: 38€ 4 ASTE: 55€ |
HAURREN UDALEKU IREKIAK | 2003-2011 | 10:30-12:30 | 2 ASTE: 28€ 4 ASTE: 40€ |
GAZTEEN UDALEKU IREKIAK (GAZTE AISIA) | 2002-1998 | 11:00-13:00 | 2 ASTE: 42€ 4 ASTE: 60€ |
HAUR TXIKIEN UDALEKUAK | 2012 | 10:30-12:30 | 2 ASTE: 32€ 4 ASTE: 45€ |
HAUR TXIKIEN UDALEKU MURRIZTUA | 2012 | 9:00-10:30 | 2 ASTE: 42€ 4 ASTE: 60€ |
Izena emateko, bi modu:
1. Bete GALDETEGI HAU eta utzi ordainketa-agiria eta haurraren osasun txartelaren kopia bat Xapobixiren buzoian, maiatzaren 15a baino lehen.
2. Liburutegian dauden izen-emate orria bete eta ordainketa-agiriarekin eta osasun txartelaren kopiarekin batera utzi Xapobixiren buzoian, maiatzaren 15a baino lehen.
GARRANTZITSUA!! Izen-emate epeak errespetatu. EZ DA ONARTUKO EPEZ KANPOKO IZEN-EMATERIK.
Edozein zalantza duzuela, xapobixiae@gmail.com helbidera jo.
Udaletxeko Areto Nagusian Iñaki Vergararen argazkien erakusketa zabalik egon da apirilaren 21etik eta ostiral honetan izango da erakusketa ikusteko azkeneko eguna. Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00
Igande honetan, 11:30ean eta 17:30ean, Guraso Elkartea Aretoan.
Bertsolariak:
Goizez: Haritz Garmendia, Beñat Torres, Jon Iturrioz, Beñat Iguaran, Iker Osa eta Asier Azpiroz
Arratsaldez: Urko Egaña, Josu Oiartzabal, Maddi Gallastegi, Oier Etxeberria, Joan Gurrutxaga eta Iñigo Gorostazu
Sarrerak, egun berean: 10:00 – 11:30 eta 16:00 – 17:30, Guraso Elkartean bertan.
Prezioak: 6 euro saio bakoitzeko, edo 9 euro egun osorako (16 urte beherakoek 4 € eta 6 €, hurrenez hurren)
Honakoak dira izen emateko baldintzak:
- Maiatzaren 16ean elkarrizketak. Derrigorrezko asistentzia.
- Lan egunetarako derrigorrezko asistentzia. Lan egunak hauek izango dira: Ekainaren 13 goiza (formakuntza eta programazioa) eta ekainaren 22tik uztailaren 17rarteko goizak.
- 18 urte beteta izatea edo 2015an betetzea.
- EGA titulua edo baliokidea izatea.
- Zuzendarirako izena ematen duenak zuzendari titulua izan beharko du.
Baloratuko da:
- Idiazabaldarra izatea.
- Aisialdiko begirale edota zuzendari titulua izatea.
- Heziketarekin lotutako ikasketak izatea edo egiten aritzea.
- Lehen sorospen titulua izatea.
- Haur edota gazteekin izandako lan esperientzia.
Lau lanpostu:
- Udalekuetako zuzendari
- Gazte aisiako hezitzaile (12-17 urteko gazteekin)
- Haurren hezitzaile (12 urterartekoekin)
- Zaintzako hezitzaile (10:30ak arte bakarrik)
Izen-emateko bete galdetegia, MAIATZAREN 5a baino lehen
Mihiluze eredutzat hartuta, Izalgo Gaztek lehiaketa bat antolatu dugu eta bertan Idiazabal izango da gaia. Sortu dugun bideoa ikusi nahi?: https://youtu.be/-UuLf1uC5JM
Lehiaketak lau froga izango ditu: galderak, mimika, marraztea eta bikoteak, Izalekin lotutakoak.
Lehenengo saioa Maiatzaren 8an izango da eta hurrengo saioak maiatzeko eta ekaineko ostiral gauetan izango dira.
Izen-ematea zabalik dago: bikoteka eman behar da izena, herriko tabernetako postontzietan.
Idiazabalgo Udal Liburutegiak ondorengo ekimen bikoitza abian jarriko du apirilaren 23tik aurrera, Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat eginez:
- Herritarrei mailegu digitalen eta E-liburutegiaren inguruko informazioa zabaldu: Eusko Jaurlaritzak abian duen E-liburutegia plataformatik liburu digitalak deskargatu ahal izateko eman beharreko urratsak informazio-orri batean bilduta daude eta orri hori herritarrentzako eskuragarri izango da Udal liburutegian apirilaren 23tik aurrera.
- Irakurgailuen mailegua: liburutegiko bazkideei liburu digitalak irakurtzeko gailuak mailegatzeko aukera emango zaie, holako irakurgailu digitalik ez dutenek ere e-liburutegia erabili ahal dezaten (autobusean, parkean, etxean,...)
Ekimen berritzaile hauetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
Maiatzaren 3an Gazta Eguna ospatuko da Idiazabalen. Egunean bertan, bai eta aurreko egunetan ere izango diren ekintzak, egitarauan topatuko dituzue: www.idiazabal.eus. Aurten Frontoi Zaharrean karpa berezia jarriko da eta bertan Eusko Labeleko produktuekin sukaldatutako razioak, pintxoak edo otorduak egiteko aukera egondo da, larunbat iluntzean eta igande eguerdian.
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /