Herriko Sarea
izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:
Apirilak 22 larunbata: 2 orduko bisita 11etatik 13etara Idiazabalgo Ondramuño Gaztandegian, Jesus Aranburu artzain gaztagilearen eskutik: ustiategira bisita, gaztaren ekoizpen prozesua ikusi, eta etxeko Idiazabal Gazta desberdinen dastaketa bukaeran: zuria, ketua, berria eta zaharra.
*Pertsonako prezioa: Helduentzat 12 € eta 6-12 urte bitarteko umeentzat 5 €.
Izen-ematea derrigorrezkoa: info@idiazabalturismo.com / 943188203.
Informazio gehiago: www.idiazabalturismo.com
Apirilak 16 igandean, Segurako Ondarre Gaztandegia bisitatuko dugu modu berezi batean. Goizeko 10:00etan irtengo gara Idiazabal Gaztaren IZ-tik eta 13.30etan bueltatuko gara puntu berera. Joan-etorria 10 bat kilometroko Ibilbidea da mendi pista atsegin batetik, Idiazabal Gaztaren Ibilbidea edo GR-283 eta Donejakue Bidea jarraituz.
*Pertsonako prezioa: Helduentzat 12 € eta 6-12 urte bitarteko umeentzat 5 €.
Izen-ematea derrigorrezkoa da: info@idiazabalturismo.com / 943188203.
Informazio gehiago: www.idiazabalturismo.com
Urteroko legez, Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroak 2 astez jarraian izango ditu bisitarientzat ateak zabalik, apirilak 23 igandea arte.
Ordutegia honakoa izango da: 11:00-14:00 / 16:00-19:00. Bisita gidatuen txandak goizean 11:30/12:15/13:00 izango dira, arratsaldean 16:30/17:15/18:00 izango direlarik. Horrez gain, pertsonako 4,10 €-ren truke bisita gidatua, gazta dastaketa + txakolina/ardoa jarriko dira, 45 bat minutuko iraupenarekin. 10 pertsona edo gehiagoko taldeentzat 0,50 €-ko deskontua egingo da eskaintzen diren aukera guztietan.
Ohiko eskaintzaz gain, Aste Santuko Eskaintza Turistiko berezia ere plazaratu da. Apirilak 15 eta 22 larunbat goizetan, irteera egingo da Ondramuño Gaztandegira, apirilak 16 igande goizean Segurako Ondarre Gaztandegia bisitatzera joateko oinezko joan-etorri polita antolatu den bitartean.
Izen ematea derrigorrezkoa da: info@idiazabalturismo.com / 943188203.
Informazio gehiago: www.idiazabalturismo.com
Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroaren 10.urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan sortutako GAZTAIZALE dastaketa eta maridaje zikloak aurrera darrai, oraingo honetan Kataluniako La Seu d'Urgell gazta izango delarik gazta gonbidatua. Gogoratu dezagun, hau 6.saioa izango dela, azkenaurrena, irailean Portugalgo Beira-Baixa gazta dastatu eta maridatu ondoren. Abendura arte luzatuko da zikloa, 7 saioekin osotasunean, RK Jatetxeko Iban Mate sukaldariaren eskutik.
6.saio hau urriaren 19an, asteazkena, ohi bezala arratsaldeko 19:00etan Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan burutuko da. Saioko prezioa: 6 € / Gelditzen diren 2 saioetarako bonoa: 10 €.
Tokiak mugatuak dira. Izen-ematea: 943188203 / info@idiazabalturismo.com
Uztailaren 1ean eman diogu hasera Idiazabalgo denboraldi turistikoari. Gaztaren Interpretazio Zentroak bere irekiera ordutegia zabalduko du irailaren 30a arte, astelehenetik igandera 11:00-14:00 eta 16:00-19:00 irekiera ordutegian ateak zabalduz.
Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroaren 10.urteurrena ospatzeko antolatu dugun ekitaldi programaren baitan, GAZTAIZALE dastaketa eta maridaje zikoa antolatu dugu. Martxoaren 15ean ospatu zen 1. saioa arrakastatsua izan zen eta Cabrales izan zen gazta gonbidatua. Abendura arte luzatuko da zikloa, 7 saioekin osotasunean, RK jatetxeko Iban Mate sukaldariaren eskutik.
2. saioa apirilaren 12an burutuko da, 19:00etan, Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan, aurrekoan bezalaxe. Kasu honetan gonbidatua Extremadurako Torta del Casar izango da.
Saioko prezioa: 6 € / Gelditzen diren 6 saioetarako bonoa: 30 €
Plaza mugatuak dira. Izen-ematea: 943188203 / info@idiazabalturismo.com
Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroaren 10. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan sortutako GAZTAIZALE dastaketa eta maridaje zikloak aurrera darrai, oraingo honetan Menorka-ko Mahon gazta izango delarik gazta gonbidatua. Gogoratu dezagun, hau 3.saioa izango dela, martxoan Cabrales eta apirilean Torta del Casar gaztak dastatu eta maridatzeko aukera izan ondoren. Abendura arte luzatuko da zikloa, 7 saioekin osotasunean, RK Jatetxeko Iban Mate sukaldariaren eskutik.
Saio hau datorren asteartean, hau da, maiatzaren 17an burutuko da, ohi bezala arratsaldeko 19:00etan Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan. Saioko prezioa: 6 € / Gelditzen diren 5 saioetarako bonoa: 25 €
Gainera maiatzaren 17an Museoen Nazioarteko Eguna izaki, nahi duen orok 18:00etan Interpretazio Zentroko doako bisita gidatura joateko aukera izango du.
Plaza mugatuak dira. Izen-ematea: 943188203 / info@idiazabalturismo.com
Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroaren 10. urteurrena ospatzeko antolatu dugun ekitaldi programaren baitan GAZTAIZALE dastaketa eta maridaje zikloa antolatu dugu. Joan den asteartean, hilak 15, ospatuko genuen lehena. Kasu honetan, Cabrales izan zen gazta gonbidatua.
Gazta eta edari desberdinen arteko maridaje eta dastaketa ziklo hau martxotik abendura ospatuko da, RK jatetxeko Iban Mate sukaldariaren eskutik.
Datorrena apirila erdialdean izango da, data zehazten denean jakinaraziko dizuegu.
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /