Herriko Sarea
izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:
PITUXA CLOWNTU KONTARI
Pituxa pozik dator, ohore haundia baita beretzat ipuinak kontatzera etortzeko deitu izana. Baina bere poza berehala zapuztuko zaio ipuinak kontatzen ez dakiela gogoratzen duenean. Zer egin? Nola egin aurre egoera honi?
“Pituxa Clowntu Kontari” formatu txikiko clown antzezlana da. Bertan ipuinak, kontuak, kantuak, umorea eta publikoaren partehartzea uztartzen dira.
NOIZ: Azaroak 24, osteguna
ORDUA: 17:30
LEKUA: Udaletxeko areto nagusia
Azaroak 26, larunbatean
Arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara bitartean instrumentu erakusketa izango da Udaletxeko areto nagusian.
17:00etan hitzaldi/azalpena emango da bertan ikus daitekeenaren inguruan.
Animatu eta gerturatu!
Azaroak 25, ostirala
Arratsaldeko 18:00etan Plazan
Kontzentrazioa.
NOIZ: Azaroak 29, asteartea
ORDUA: 18:30
LEKUA: Udaletxeko areto nagusia
Dokumental honetan ETAk eta GALek hildako pertsonen seme-alaben eta poliziaren abusuak jasan dituztenen testigantzak azaltzen dira. Biolentzia ezberdina jasan dutenen arteko elkarrizketak dira. Maite dituztenen faltak sortzen dien minaz, ulertezintasunaz eta bakardadeaz mintzatzen dira, baina batez ere, Bakean eraikitako etorkizun batera iristeko nahiaz.
Emanaldian filmeko hainbat protagonista izango ditugu.
Kimu Kultur elkarteak "Adarretatik zintzilik" antzerki emanaldia antolatu du.
NOIZ: Azaroak 18, ostirala
ORDUA: 21:30
LEKUA: Guraso Elkartean
SINOPSIA: 1975. urtean jaiotako bi lagunen komeriak. 40 urte betetzeak dakarren krisialdi sakona. Ume zirela, 80ko hamarkada Euskal Herrian bete-betean pairatu zuten.
90eko hamarkadan gaztetu ziren eta 2000 efektuari aurre egitea lortu zuten. Jogurt potoak hari batekin lotuta lagunekin berba egiten zuten aspaldi eta, gaur egun, sare sozialetan galdu egiten dira.
40 urte bete berri duten pertsonaia bi krisian bizi dira. Senaremazterik ez, seme-alabarik ez, autorik ez, hipotekarik ez… Mundu honetakoak dira ala adarretatik zintzilik bizi dira? Adarretatik zintzilik komedia da, laugarren paretarik gabeko komedia sentimentala eta kronika nostalgikoa. Ziria noraino sartu diguten konturatzeko berrogei urte bete behar izan dute batzuek.
Urriak 28, ostirala
Euskal Herriko Artzai gazta txapelketa
Aurtengo antolaketarako eta prestakuntzak egiteko, herritarren laguntza eskertuko genuke postuak montatu eta desmontatu ahal izateko.
Zeregin honetarako prest dagoena, azal dadila ostiralean, urriak 28, arratsaldeko 16:00tan, herriko plazara, eta postuak desmontatzeko, larunbatean arratsaldeko 16:00tan.
________________
Para la organización y preparación de la feria, se agradecería la colaboración de l@s vecin@s del pueblo. Se pide a las personas que estén dispuestas a colaborar que se presenten el viernes día 28 de Octubre, a las 16:00 horas en la plaza del pueblo para el montaje de los puestos. Para desmontarlos, nos juntaremos el sábado, día 29 de Octubre a las 16:00 de la tarde.
Gaur, arratsaldeko 18:00etan Udaletxeko areto Nagusian "Nik pirata izan nahi dut" Ipuin kontalari saioa izango da.
Saioa 4 urtetik gorakoentzat da aproposa.
Herriko Kantu-poteo taldea gaur, osteguna, 19:00etan abiatuko da Xume tabernatik.
Ibilbidea honakoa izango da: Xume - Xaloa - Batzoki - Guzta - Odei - Pilarrenea.
Animatu!
Urriaren 29an, larunbatean XXXIII. Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketa ospatuko da Idiazabalen.
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /