Herriko Sarea
izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:
Igande honetan, maiatzak 15, Ibilgailu Klasikoen III. topaketa ospatuko da Idiazabalen.
Ordutegiek eguraldiaren eta bertaratutako jende kopuruaren arabera aldeta txikiak jasan ditzaten arren, honakoa izango da egunaren antolaketa:
- 9:30 Ibilgailu Klasikoen erakustaldia herrian zehar.
- 11:30 – 13:30 Frontoi atzealdean zabaldu berri den Skate Pistan, Skate erakustaldia
- 13:30 Parte hartzaileentzat bazkaria kiroldegian
- 15:30 – 17:00 Skate erakustaldia
- 16:30 /17:00 aldera, Ibilgailu klasikoek inguruetan zehar ibilbidea egingo dute.
Ospakizun hau dela eta, egunean zehar Frontoi Zaharreko parkinean eta Arretxekoan (osasun zentro berriaren albokoan) ezingo dira kotxeak aparkatu goizeko 9:00etatik 16:00etara. Aldi berean, herrigunea zeharkatzen duen errepidea moztuta egongo da goizetik arratsaldeko 17:00ak arte. Hau kontutan izanda, beharrezko neurriak hartzea gomendatzen da iganderako.
XIX. GAZTA EGUNA IDIAZABALEN
2016ko maiatzak 1
EGITARAUA:
Apirilak 27, asteazkena, 19:00etan: “Mendiko Gazta” hitzaldia. Hizlaria: Jabier Jauregi. Udaletxeko Areto Nagusian. Antolatzailea: Gazta Eguneko Batzordea
Apirilak 28, osteguna. Idiazabalgo Kanta Taldeak animatuta, Herriko gaztak protagonista izango dituen “Pintxo-pote” berezia.
Apirilak 29, ostirala, 18:00etan: XVII Mami txapelketa. Udaletxeko Areto Nagusian. Antolatzailea: Gazta Eguneko Batzordea (Izen-ematerako azken eguna: apirilaren 28an, Udaletxeko bulegoetan)
Apirilak 30, larunbata
- 12.00-14:00 *: Idiazabalgo Ondramuño Gaztandegian,bisita berezia: ustiategira bisita, gaztaren momentuan nola egiten den ikusi, eta etxeko Idiazabal Gazta desberdinen dastaketa bukaeran. Oharra: Izen ematea ezinbestekoa da. Telefonoa: 943188203; helbide elektronikoa: info@idiazabalturismo.com
- 12.00: Guraso elkartean “Nire Artzantza” dokumentalaren emanaldia (Euskaraz). Dokumental hau herriko Ikerketa Taldeak egin du, Luis Katarain herriko artzaia zenaren inguruan. Antolatzailea: Herriko Ikerketa Taldea
- 16:00-17:00 *: Haurrentzat Idiazabal Gazta dastaketa Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan. Izen ematea ezinbestekoa da. Telefonoa: 943188203; helbide elektronikoa: info@idiazabalturismo.com
- 19:00. Herri kirol saioa.
HARRIJASOTZE MARKA SAIAKERA: IDOIA ETXEBERRIA eta JOKIN EIZMENDIk
EKITALDIA OSATUKO DUTEN AIZKOLARIAK:
• AITOR URTEAGA / XABIER DORRONSORO / ANGEL ARROSPIDE / IÑAKI AZURMENDIA
- 18:00: “Pirinioetako Gaztak” Gazta dastaketa Pep Palau kritiko gastronomiko kataluniarraren eskutik. Karpan.
Maiatzak 1, igandea, XIX. Gazta Eguna
10:00etan: Feriaren irekiera
10:30ean: Herri txapelketaren hasiera, gaztarik onena aukeratzeko.
11:00etan: Herriko artzainak gazta egiten hasiko dira era zahar eta modernoan. Artzainak bere artaldearekin herria zeharkatuko du. Gazta ketzen eta ardi mozte ikuskizuna, eskuz eta makinaz.
11:30ean:Trikitilari eta txistulariek Axari Dantza taldekideekin batera kaleak alaituko dituzte.
13:00etan:Dominika Agergarai artzainari omenaldia.
13:30ean: Sari banaketak: postu dotoreenari eta gazta onenari.
Ondoren: Frontoi zaharreko karpan bazkaltzeko aukera izango da. Programan bazkalostean kantaldia jartzen du baina ez da jarri behar.
GAZTA EGUNEKO BATZORDEA
DEIALDIA
Gaia: XIX. Gazta Egunaren antolaketarako bilera
Eguna: 2016eko apirilak 13, asteazkena
Ordua: 18:00etan
Lekua: Udaletxeko Pleno Aretoan
Apirilaren 14an, ostegunean, Udaletxeko Areto Nagusian juntadizo bat egingo da arratsaldeko 18:00etan, N1a herritik pasatzen zen garaiaren inguruan hitz egiteko.
Asmoa honi buruz dakien jendea bildu eta elkarrekin hizketan aritzea da garai hartako kontuen inguruan, berdin dio anekdota txiki bat izan, edo asko, detaile txiki baten inguruko oroitzapena izan edo zuzenean bizi ez duzun historioren bat gogoratzen ote duzun. Helburua gaiaren inguruko memoria berpiztea da.
Solasaldia goxatzeko gazta eta ardoa izango dira.
Beraz... Badaukazu zerbait esateko N1 herritik pasatzen zen garaiaren inguruan?
Martxoak 30, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan ospatuko da aurtengo Gazta Eguna antolatzeko II. bilera.
Hasieran data martxoak 22rako, astearterako ezarri zen, baina atzeratu egin zen. Barkatu eragozpenak!
Martxoak 9an, ostegunean, ospatu zen XIX. Gazta Eguna antolatzeko lehen bilera udaletxean.
Datorrena, Martxoaren 22an, asteartean, arratsaldeko 18:00etan izatea adostu zen.
PROYECTO CICLISTA SOLIDARIO ONG AFRIKAKO TXIRRINDULARI PROIEKTU SOLIDARIOA
4€tan Sagardoa Txotxean izango da ere.
4€ con Sidra en Txotx. Lo que se recaude irá destinado a esta ONG, apoyo para poder desarrollar sus proyectos
Tiketak Izparren salgai. Tickets a la venta en Izpar
Izparren salgai "Patata Errioxar Erara" jateko tiketak salgai.3€tan "Sahieskiak Ziekoko Erara" 2€tan
Ya están a la venta, en Izpar, los tickets para poder degustar "Patatas a la Riojana" por 3€ y "Costillas" a 2€.
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /