Herriko Sarea
izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:
Ekainaren 20an Ziekora egun-pasa irteera antolatu nahi da, San Blas Jaietan beraiek Idiazabalera egindako bisita eskertuz eta itzuliz.
Egun horren antolaketan parte hartu nahi duen herritar orori idatzi honen bitartez deialdi hau zabaltzen zaie:
Bilera deialdia:
Eguna: Ekainaren 8an, astelehena
Ordua: 18:00etan
Lekua: Udaletxean
Herritar guztiak gonbidatuta zaudete.
Aurtengo Kirol Astearen egitaraua hemen duzue (IZENBURUA SAKATUTA IKUSIKO DUZUE).
Animatu eta parte hartu!
Maiatzak 31n, San Adrian erromeria ospatuko dugu izaldarrok. Egun horren zentzua sakona da eta informazio gehiago eskuratu nahi duenak berri honen izenburuan sakatuta topatu dezake.
Aurten ekintza ezberdinak antolatu ditugu (2015eko EGITARAUA)
• Ostiralean, maiatzaren 29an: Oskarbi taldearen kontzertua, 20:00etan, Guraso Elkartea Aretoan (doan gonbidapenarekin. Epea irekita, plazak agortu arte (100 lagun). Gonbidapenak liburutegian, ohiko ordutegian). Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=z5r4hYg-NuA
• Larunbatean, maiatzaren 30ean: Axari Dantza Taldearen emanaldia, 17:00etan, herriko plazan (eguraldi txarrarekin Pilotalekuan)
• Igandean, maiatzaren 31n: Autobusaren irteera goizeko 7tan izango da Mujika jatetxearen aurrean. Derrigorrezko aldez aurretiko izen-emateak: 662427403 edo kultura@idiazabal.eus. Izena emateko azken eguna: osteguna, maiatzaren 28a
• Eguerdian: Txistulariek San Adriandik bueltan datozenei harrera egingo diete herri sarreran.
• 14:30etan: Bazkaria Pilarrenean (erromerian parte hartzen duten guztientzako doan izango da). Prezioa: 6€. Tiketak liburutegian salgai, ohiko ordutegian.
• 17:00etan: Gazteen txapelketako esku pilotako finalak (Pilotalekuan)
-
Maiatzaren 21ean PANTZART TEATRO ren eskutik Juan Kruz Igerabideren "Amilami" ipuinaren kantaketa musikatua izango da Udaletxeko Areto Nagusian, arratsaldeko 17:30etan.
Udaletxeko Areto Nagusian Iñaki Vergararen argazkien erakusketa zabalik egon da apirilaren 21etik eta ostiral honetan izango da erakusketa ikusteko azkeneko eguna. Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00
Igande honetan, 11:30ean eta 17:30ean, Guraso Elkartea Aretoan.
Bertsolariak:
Goizez: Haritz Garmendia, Beñat Torres, Jon Iturrioz, Beñat Iguaran, Iker Osa eta Asier Azpiroz
Arratsaldez: Urko Egaña, Josu Oiartzabal, Maddi Gallastegi, Oier Etxeberria, Joan Gurrutxaga eta Iñigo Gorostazu
Sarrerak, egun berean: 10:00 – 11:30 eta 16:00 – 17:30, Guraso Elkartean bertan.
Prezioak: 6 euro saio bakoitzeko, edo 9 euro egun osorako (16 urte beherakoek 4 € eta 6 €, hurrenez hurren)
Maiatzaren 3an Gazta Eguna ospatuko da Idiazabalen. Egunean bertan, bai eta aurreko egunetan ere izango diren ekintzak, egitarauan topatuko dituzue: www.idiazabal.eus. Aurten Frontoi Zaharrean karpa berezia jarriko da eta bertan Eusko Labeleko produktuekin sukaldatutako razioak, pintxoak edo otorduak egiteko aukera egondo da, larunbat iluntzean eta igande eguerdian.
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /