Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Udala
  • 15
    MAI
    2016
    0
    III. Ibilgailu Klasikoen Topaketa

    Igande honetan, maiatzak 15, Ibilgailu Klasikoen III. topaketa ospatuko da Idiazabalen.

    Ordutegiek eguraldiaren eta bertaratutako jende kopuruaren arabera aldeta txikiak jasan ditzaten arren, honakoa izango  da egunaren antolaketa:

    -          9:30 Ibilgailu Klasikoen erakustaldia herrian zehar.

    -          11:30 – 13:30 Frontoi atzealdean zabaldu berri den Skate Pistan, Skate erakustaldia

    -          13:30 Parte hartzaileentzat bazkaria kiroldegian

    -          15:30 – 17:00 Skate erakustaldia

    -          16:30 /17:00 aldera, Ibilgailu klasikoek inguruetan zehar ibilbidea egingo dute.


    Ospakizun hau dela eta, egunean zehar Frontoi Zaharreko parkinean eta Arretxekoan (osasun zentro berriaren albokoan) ezingo dira kotxeak aparkatu goizeko 9:00etatik 16:00etara. Aldi berean, herrigunea zeharkatzen duen errepidea moztuta egongo da goizetik arratsaldeko 17:00ak arte. Hau kontutan izanda, beharrezko neurriak hartzea gomendatzen da iganderako.

  • 27
    API
    2016
    0

    XIX. GAZTA EGUNA IDIAZABALEN
    2016ko maiatzak 1

    EGITARAUA:

    Apirilak 27, asteazkena, 19:00etan: “Mendiko Gazta” hitzaldia. Hizlaria: Jabier Jauregi. Udaletxeko Areto Nagusian. Antolatzailea: Gazta Eguneko Batzordea


    Apirilak 28, osteguna. Idiazabalgo Kanta Taldeak animatuta, Herriko gaztak protagonista izango dituen “Pintxo-pote” berezia.

    Apirilak 29, ostirala, 18:00etan: XVII Mami txapelketa. Udaletxeko Areto Nagusian. Antolatzailea: Gazta Eguneko Batzordea (Izen-ematerako azken eguna: apirilaren 28an, Udaletxeko bulegoetan)


    Apirilak 30, larunbata

    - 12.00-14:00 *:   Idiazabalgo Ondramuño Gaztandegian,bisita berezia: ustiategira bisita, gaztaren momentuan nola egiten den ikusi, eta etxeko Idiazabal Gazta desberdinen dastaketa bukaeran. Oharra: Izen ematea ezinbestekoa da. Telefonoa: 943188203; helbide elektronikoa: info@idiazabalturismo.com

    - 12.00:  Guraso elkartean “Nire Artzantza” dokumentalaren emanaldia (Euskaraz). Dokumental hau herriko Ikerketa Taldeak egin du, Luis Katarain herriko artzaia zenaren inguruan. Antolatzailea: Herriko Ikerketa Taldea


    - 16:00-17:00 *: Haurrentzat Idiazabal Gazta dastaketa Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan. Izen ematea ezinbestekoa da. Telefonoa: 943188203; helbide elektronikoa: info@idiazabalturismo.com


    - 19:00.  Herri kirol saioa.

    HARRIJASOTZE MARKA SAIAKERA: IDOIA ETXEBERRIA eta JOKIN EIZMENDIk

    EKITALDIA OSATUKO DUTEN AIZKOLARIAK:

    • AITOR URTEAGA / XABIER DORRONSORO / ANGEL ARROSPIDE / IÑAKI AZURMENDIA

    - 18:00: “Pirinioetako Gaztak” Gazta dastaketa Pep Palau kritiko gastronomiko kataluniarraren  eskutik. Karpan.

     

    Maiatzak 1, igandea, XIX. Gazta Eguna

    10:00etan: Feriaren irekiera
    10:30ean: Herri txapelketaren hasiera, gaztarik onena aukeratzeko.
    11:00etan: Herriko artzainak gazta egiten hasiko dira era zahar eta modernoan. Artzainak bere artaldearekin herria zeharkatuko du. Gazta ketzen eta ardi mozte ikuskizuna, eskuz eta makinaz.
    11:30ean:Trikitilari eta txistulariek Axari Dantza taldekideekin batera kaleak alaituko dituzte.
    13:00etan:Dominika Agergarai artzainari omenaldia.
    13:30ean: Sari banaketak: postu dotoreenari eta gazta onenari.
    Ondoren: Frontoi zaharreko karpan bazkaltzeko aukera izango da. Programan bazkalostean kantaldia jartzen du baina ez da jarri behar.

  • 13
    API
    2016
    0
    GAZTA EGUNA ANTOLATZEKO III. BILERA

    GAZTA EGUNEKO BATZORDEA
    DEIALDIA


    Gaia: XIX. Gazta Egunaren antolaketarako bilera
    Eguna: 2016eko apirilak 13, asteazkena
    Ordua: 18:00etan
    Lekua: Udaletxeko Pleno Aretoan
     

  • 14
    API
    2016
    0

    Apirilaren 14an, ostegunean, Udaletxeko Areto Nagusian juntadizo bat egingo da arratsaldeko 18:00etan, N1a herritik pasatzen zen garaiaren inguruan hitz egiteko.

    Asmoa honi buruz dakien jendea bildu eta elkarrekin hizketan aritzea da garai hartako kontuen inguruan, berdin dio anekdota txiki bat izan, edo asko, detaile txiki baten inguruko oroitzapena izan edo zuzenean bizi ez duzun historioren bat gogoratzen ote duzun. Helburua gaiaren inguruko memoria berpiztea da. 

    Solasaldia goxatzeko gazta eta ardoa izango dira.

    Beraz... Badaukazu zerbait esateko N1 herritik pasatzen zen garaiaren inguruan?

     

  • 30
    MAR
    2016
    0
    GAZTA EGUNA ANTOLATZEKO II. BILERA

    Martxoak 30, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan ospatuko da aurtengo Gazta Eguna antolatzeko II. bilera.

     

    Hasieran data martxoak 22rako, astearterako ezarri zen, baina atzeratu egin zen. Barkatu eragozpenak!

     

  • 9
    MAR
    2016
    0
    GAZTA EGUNA ANTOLATZEKO BILERA

    Martxoak 9an, ostegunean, ospatu zen XIX. Gazta Eguna antolatzeko lehen bilera udaletxean.

     

    Datorrena, Martxoaren 22an, asteartean, arratsaldeko 18:00etan izatea adostu zen.

     

  • 18
    OTS
    2016
    SAN BLAS BALORAZIO BILERA

    Otsailak 18, arratsaldeko 18:00etan Udaletxean

     

  • 3
    OTS
    2016
    PAELLA SOLIDARIA organizada por la ONG AFRIKAKO TXIRRINDULARI PROIEKTU SOLIDARIOA

    PROYECTO CICLISTA SOLIDARIO ONG AFRIKAKO TXIRRINDULARI PROIEKTU SOLIDARIOA

    4€tan Sagardoa Txotxean izango da ere.

    4€ con Sidra en Txotx. Lo que se recaude irá destinado a esta ONG, apoyo para poder desarrollar sus proyectos

    Tiketak Izparren salgai. Tickets a la venta en Izpar

  • 30
    URT
    2016

    Izparren salgai "Patata Errioxar Erara" jateko tiketak salgai.3€tan "Sahieskiak Ziekoko Erara" 2€tan

    Ya están a la venta, en Izpar, los tickets para poder degustar "Patatas a la Riojana" por 3€ y "Costillas" a 2€.

<< 2024, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
 
       
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Idiazabalgo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS