Herriko Sarea
izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:
Idiazabalgo Udal Liburutegiak ondorengo ekimen bikoitza abian jarriko du apirilaren 23tik aurrera, Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat eginez:
- Herritarrei mailegu digitalen eta E-liburutegiaren inguruko informazioa zabaldu: Eusko Jaurlaritzak abian duen E-liburutegia plataformatik liburu digitalak deskargatu ahal izateko eman beharreko urratsak informazio-orri batean bilduta daude eta orri hori herritarrentzako eskuragarri izango da Udal liburutegian apirilaren 23tik aurrera.
- Irakurgailuen mailegua: liburutegiko bazkideei liburu digitalak irakurtzeko gailuak mailegatzeko aukera emango zaie, holako irakurgailu digitalik ez dutenek ere e-liburutegia erabili ahal dezaten (autobusean, parkean, etxean,...)
Ekimen berritzaile hauetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
Ana Gisasola idazle zumarragarra Idiazabalera etorriko da asteazken honetan, bere liburuaren aurkezpena egitera ("La fuerza está en tu interior"). Liburuak bere bizipenak eta gertatutakoaren aurrean emandako erantzunak eta hartutako irtenbideak jasotzen ditu. Izan ere, 2 urte zituenean Poliomelitis gaitzak jo zuen eta medikuen iritziak kontrakoak izan arren, aurrera egiteko osasun fisiko, emozional eta espiritualaren aldeko apustua egin zuen. 10 urtetako ibilbidea izan da, bere tesia ere gai horretan zentratu du eta liburua hori guztiaren laburpena eta lekukoa da.
Data, ordua eta lekua: asteazkenean (apirilak 15), 18:30ean, Udaletxeko Areto Nagusian.
Oharra: Hitzaldia euskaraz eta gazteleraz izango da. Liburuak salgai egongo dira.
Ostiral honetan, martxoak 27, Idiazabalgo Udaleko arkitektoek plaza estaltzeko ideien lehiaketara aurkeztutako eta aurreaukeratutako proiektuen inguruko azalpenak emango dituzte. Aurkezpena Udaletxeko Areto Nagusian izango da, 17:30etan. Proiektuen balorazioan herritarren parte-hartzea bultzatu nahi da, beren ekarpenak jasoz.
Gurasoei beren seme-alabak zaintzeko zerbitzua eskainiko zaie, behar izanez gero.
Korrika 19 edizioaren amaiera festa Bilbon izango da igande honetan (martxoaren 28an). Autobusez joateko aukera dago eta izen-ematea Izparren eman behar da ostegunera arte beranduenez. Izen-emate lekua: IZPARren. Epea: osteguna (martxoaren 26a)
Helduen prezioa 10€ eta umeena 4€.
Bertaratuko garen euskalhaldunontzat goizeko 11etatik hasi eta gauera arteko egitarau zabala prestatu da: kale animazioa, bazkari herrikoa, kantaldia, ekitaldia, haurrentzat ikusgarriak eta kontzertuak.
Irteera ordua: 10:00etan
Itzulera ordua: 19:00etan
* Bilborako autobus bat baino gehiago beteko balitz, bigarren autobusaren itzulera ordutegia 23:00etan izango litzateke)
Martxoak 30, astelehena arratsaldeko 17:30etan txontxongilo saioa izango da Areto Nagusian.
Idiazabalko kaleetan 2014ko urrian garatu zen behaketaren datuak aztertuta, baditugu euskararen erabileraren datuak eta horien interpretazioa. Bi dokumentu zintzilikatu dira Udaleko web-orrian (www.idiazabal.eus, KULTURAKO BERRIAK atalean):
1. Laburpena: asteartean izan zen aurkezpenean Soziolinguistika Klusterreko Belen Uranga teknikariak erabili zuen power pointa
2. Txosten osoa, datuekin eta interpretazioekin.
Martxoaren 5ean, arratsaldeko 6:30ean, Kantu-taldekoekin batera AURTENGO KORRIKAKO ABESTIA ikasi eta entsaiatuko dugu. Denok gonbidatuta zaudete (Udaletxeko Areto Nagusian).
Datorren asteartean, martxoaren 10ean, Soziolinguistikako Klusterrak 2014ko urrian Idiazabalen garatu zuen Euskararen Erabileraren Kale Neurketaren emaitzak aurkeztuko dira. Emaitza hauek azaleratuko dute, era objetibo batean, idiazabaldarrok egunerokotasunean eta kalean euskara zenbateraino erabiltzen dugun eta egoera horren konzienteagoak izatea lortu nahi da.
Ordua eta lekua: 18:00etan, Udaletxeko Areto Nagusian
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /