Herriko Sarea
izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:
Otsaileko tematika MUSIKA TAILERRA izango da. Hemen dituzue Xapostiralen datak eta apuntatzeko estekak.
LH1 eta LH2 (Otsailak 8): https://goo.gl/forms/oLWfVNKh4x9v392q2
LH3 eta LH4 (Otsailak 15): https://goo.gl/forms/xW1GrfONWuMpyoP03
LH5 eta LH6 (Otsailak 22): https://goo.gl/forms/VXAUQW68go1CaOp22
KONTUZ! Izen-emateak Otsailaren 1etik 5era bitarte dira.
Hilabete honetako Xapostiraletako haurren zerrendak atera dira.
Hemen aurkitu ditzazkezue:
Abenduko Xapostiraletako zerrendak atera dira. LH1, LH2 eta LH3ko taldean itxaron-zerrenda ireki beharr izan da. Hemen dituzue ikusgai:
Abenduko Xapostiraleko izen-emateak ireki dira jada. Oraingo honetan, GABONETAKO ESKULANEN TAILERRA egingo dugu. Zubia eta oporrengatik bi egunetan bakarrik egongo dira tailerrak. Hortaz, haurrak 2 taldetan banatu ditugu.
Egunak:
Abenduak 14 (LH1, LH2 eta LH3) https://goo.gl/forms/8H7yNd9Kwbk2KVNr2
Abenduak 21 (LH4, LH5 eta LH6) https://goo.gl/forms/FNYXy5B9nWqEn83E3
Lekua: Ludoteka
Izen-ematea Abenduaren 7an itxiko da. ANIMATU!!
Azaroko Xapostiraletan parte hartuko duten haurren zerrendak argitaratu dira. 2 eta 3.ziklokoen taldeetan ez da itxaron-zerrendarik ireki behar izan, baina 1.ziklokoenean, ordea, bai. Beraz, aurreikusten baduzue haurren bat faltako dela tokatzen zaion egunean abixatu, mesedez. Hala, itxaron-zerrendako bat sartuko litzateke.
Gogoratu datak:
LH1 eta LH2: Azaroak 16
LH3 eta LH4: Azaroak 23
LH4 eta LH5: Azaroak 30
Hemen atxikitzen ditugu zerrendak:
Kaixo!
Udazkena eta eguraldi txarrarekin bat XAPOSTIRALAK bueltan dira! Hala ere, aurten aldaketatxo batzuekin gatoz. Hona hemen informazio guztia.
Kaixo familia!
Uda ere gainean dugu eta Xapobixi Aisialdi Elkarteak 2018ko udalekuetarako izen-ematea ireki duela jakinarazi nahi dizue.
UDALEKUEN IRAUPENA: Aurten 5 aste iraungo dute udalekuek, ekainaren 25tik uztailaren 27ra
IZENA EMATEKO PAUSOAK:
1) Bete ondoko galdetegia, ekainak 1a baino lehen helbide honetan:
https://goo.gl/forms/3rQy3O5ASFBJv7AE3
2) Ordainketa egin ondoko kontu korronte zenbakietako batera, kontzeptuan HAURRAREN IZEN-ABIZENAK jarrita:
3035 0199 01 1990900000 (Laborala)
2095 5044 31 1061267471 (Kutxabank)
3) Izena ematen duzun lehen aldia bada, bidali Osasun Txartelaren kopia xapobixiae@gmail.com helbide elektronikora
*** Galdetegia betetzeko laguntza behar duenak, maiatzaren 19an 10etatik 11etara Udaletxe Zaharrean aurkituko gaitu.
GARRANTZITSUA!! Izen-emate epeak errespetatu.
EPEZ KANPO IZEN-EMANDAKO HAURRAK ITXARON ZERRENDAN GERATUKO DIRA.
Mila esker eta animatu!
Xapobixi Aisialdi Elkarteak Udako Udaleku irekietarako hezitzaileak behar ditu.
IZEN EMATEKO EPEA: MAIATZAREN 19 ARTE.
Honakoak dira izen emateko baldintzak:
-Lan egunetarako derrigorrezko asistentzia. Lan egunak hauek izango dira: Ekainaren 16a goiza (formakuntza eta programazioa) eta ekainaren 25tik uztailaren 27rarteko goizak.
Baloratuko da:
- Idiazabaldarra izatea.
- Aisialdiko begirale titulua izatea.
- Heziketarekin lotutako ikasketak izatea edo egiten aritzea.
- Lehen sorospen titulua izatea.
- Haur edota gazteekin aisialdian izandako lan esperientzia.
- EGA titulua edo baliokidea izatea.
Hiru lanpostu:
- Gazte aisiako hezitzaile (12-16 urteko gazteekin)
- Haurren hezitzaile (12 urterartekoekin)
- Zaintzako hezitzaile (10:30ak arte bakarrik)
Izen-emateko bete formulario hau: https://goo.gl/forms/cTv5v11tB1l2dZv12
Aste Santuak gertu ditugu eta aurten ere Xapobixi Aisialdi Elkarteak udaleku zerbitzuak emango ditu. Apirilaren 3an hasiko dira eta 6an amaitu.
Honetarako jada izen-ematea zabalik dago, baina hau ixteko egun gutxi falta dira; martxoaren 23an epea itxiko da. Beraz, animatu!!
Informazio gehiago edo izena emateko honeko esteka honetan: https://goo.gl/forms/nhFHypZilL2XS6FB3
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /